Gorka Urbizu La Resistencia saioan

Gorka Urbizu La Resistencia saioan  – Gorka Urbizu La Resistencia saioan

Gorka Urbizu egon da bart David Broncano aurkezle duen eta Movistar+ek emititzen duen umorezko “La Resistencia” telebista saioan. Bankuan zenbat diru duen kontatu du, euren disko binilo gorria erakutsi, Nantes-en zale bakarren aurrean jo zutenekoa kontatu, Beyoncé-ren anekdota bat, eta parre dexente egin berak eta guztiok ordu erdi inguruko elkarrizketan. Hemen ikusi nahi baduzu. Sakontasunetan sartu gabe, hemendik kanpo Gorka eta Berri txarrak nola ikusten eta irudikatzen duten jakiteko balio izan zidala ere pentsatu nuen…

Gorka Urbizu La Resistencia saioan

5 pentsamendu “Gorka Urbizu La Resistencia saioan”-ri buruz