Txirrindularien irakurgaiak

Ezin esan hala denik, Pedro Horrillo txirrindulariaren blogean zera aurkitu baitut, bera eta beste txirrindulariren bat elkarri liburuak pasatzen aritu direla. Baten batek esango du ez dela sobera harritzekoa, hotelean eman beharreko ordu gogaikarrietan zerbait irakurtzea arrunta dela; ez da arrunta, ordea, zer eta Roberto Bolaño irakurtzea. Hemen eta hemendik kanpo horrenbeste goraipamen jasotako idazlea, izan ere, idazle exigentea da, zaila. Ez du edonork irakurtzen. 

Horrillok berak aipatu du, esan bezala, norbaitek liburuok eman dizkiola. Ez du esan, ordea, nork. Argazki hau paratu du, norbaitek nor den asmatuko duelakoan:

MjkwOQ==

Ez da Colombo izan beharrik zangoak norenak diren jakiteko. Horrillok berak emandako pisten arabera, morroia bere laguna da, eta gaztelaniaz egiten dute hitz. Horrillok urteak eman zituen Rabbobank taldean, eta han Juanan Flecha kataluniarra izan zuen taldekide. Flecha bera Tourrean dago, Sky taldean, hain zuzen Pinarello bizikletak eramaten dituen taldeetako batean. Bestetik, Sky taldearen jantzietan agertzen dira kulotean ikusten diren marrak. Zango hauek, beraz, ia segur, Flecharenak behar dute.

Irakurle fina dugu beraz Flecha, txirrindulari handia izateaz aparte.

Irudia | Zango zuztarrak | Pedro Horrillo | Creative Commons By SA
Kirola, tourra, txirrindularitza
Lander Garro

GURE ETXEKO KONTUAK

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude