SOS: Iruña-Veleiako txikizioa abiada bizian!

Iruña-Veleiako txikizioa

Iragarpen ezkorrenak bete dira: oraindik epaileak Lurmeneko arkeologoen aurka inolako erabakirik hartu ez duenean (hiru kereilatik bi artxibatuta daude dagoeneko) Julio Nuñez zuzendari berria induskatzen hasi da eskabadora handi baten laguntzaz. Ikusgarria da bi egunetan egindako txikizizioa.

Bestalde, Idoia Filloy arkeologoak, aztarnategiko zuzendarikide ohiak, iritzi artikulu idatzi du, “haserreak eta tristurak” jota. Merezi du irakurtzea. 10 egunean 17.000 m2 “induskatzeko” asmoa du Nuñez jaunak eskabadoraz. Zakartegira joango dira balioko gauza gehienak. Nafarroako Iruñako Gaztelu Plazan gertatu zena huskeria bat izan daiteke honen ondoan.

Sarraski hau gelditu beharra dago! Bakoitzak jar dezagun ahal duguntxoa.

ARGAZKIAK ETA iNFORMAZIOA

http://www.sos-irunaveleia.org

http://www.sos-irunaveleia.org/excavacion-de-la-finca-98-2

Idoia Filloyren iritzi artikulua.

 

Juan Martin Elexpuru

Irudia | Hondeamakinak lanean | SOS- Iruña-Veleia | Creative Commons By SA
SOS: Iruña-Veleiako txikizioa abiada bizian!
Iruña Veleia
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude