Maskara kalean erabiltzeko agindua bertan behera gaurtik eta Euskadik murrizketa ia guztiak kenduko ditu astelehenetik

 

Alarma egoera eskatu du Urkulluk

Maskara kalean erabiltzeko agindua bertan behera uzten duen dekretua otsailak 10eko gauerdian sartu zen indarrean.

Osasun larrialdiaren amaiera: Euskadik murrizketa guztiak kenduko ditu astelehenetik

-eitb media-

Kanpoaldean maskararen erabilera nahitaezkoa izango dela iragarri du Sanchezek 0Dagoeneko ez da musukorik erabili behar kalean. Espainiako Gobernuaren dekretu berria 00:00etan sartu da indarrean. Alabaina, badago salbuespen bat: ekitaldi jendetsuetan derrigorrezkoa izango da, jendea zutik badago edo, eserita egon arren, 1,5 metroko segurtasun-tartea mantentzen ez bada. Halaber, ikastetxeetako jolastokietan haurrak musukorik gabe ibili ahalko dira, betiere segurtasun-tartea mantendu ahal bada eta pilaketarik ez badago. Alabaina, neurri hori oraingoz ez dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aplikatuko; izan ere, ikastetxeetako covid-19aren aurkako protokoloa eguneratzea Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Hezkuntza sailei dagokie.

Beraz, kirol ekitaldien aforoek eta musukoa barruan erabiltzeko derrigortasunak bakarrik jarraituko dute indarrean, Lurralde arteko Osasun Kontseiluaren eskumena izaki. Bestalde, musukoaren erabilerak nahitaezkoa izaten jarraitzen du garraio publikoan eta erabilera publikoko eremu itxi guztietan.

Maskara kalean erabiltzeko agindua bertan behera gaurtik aurrera

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Maskara kalean erabiltzeko agindua bertan behera gaurtik eta Euskadik murrizketa ia guztiak kenduko ditu astelehenetik”-ri buruz