Francoren Real Madrid eta Zapateroren 'Gorria'

Espainiar estatuko arazo eta ezinegonen irtenbidea Hegoafrikako munduko kopa izan daiteke.

Zapaterok egoera gogorrari egin behar dio aurre, krisi ekonomikoa dela eta. Zor publikoa handituz doa, langabeziarekin batera.

Horrexegatik, itxaropena, espainiar selekzioan dauka jarrita. Munduko kopa irabaziko balu, herrialdearen arazo guztiak konponduko balira bezala.

Kirola politikarekin lotzea diktaduren ezaugarria dela gogorarazten digu, ordea, AEBtako egunkariak.

Francok, Real Madrid taldea, erregimenaren taldea bilakatu zuen. Eta talde haren garaipenak ez ziren kirol mailako garaipenak soilik, baita politika mailakoak ere. Erregimenaren garaipenak ziren. 1964an, Europako txapelketan, Espainiako taldeak Sobietar Batasunaren aurka irabaztea, partida bat irabaztea baino gehiago izan zen bezala. Komunismoari gailentzea baitzen, sobietarrak mendean hartzea.

Munduko kopa arnasbidea izango da Zapaterorentzat, taldeak emaitza onak lortzen baditu. Baina kirol garaipenak politika garaipenak bilakatzen direnean, porrotak ere halaxe bilakatzen dira…

MjUxMA==

Irudia | Espainiako selekzioaren jarraitzaileak | zz | Creative Commons By SA

Zer duzu buruan “Francoren Real Madrid eta Zapateroren 'Gorria'”-ri buruz