Eskola txikien festa, Altzon, datorren igandean

Urteroko zitari jarraiki, antolatzaileen izenean, Mikel Olanok, gurasoen elkarteko ordezkariak, aurkeztu du igande honetan izango den ekitaldiak.

Horrela, goizeko 10:00etatik gaueko 22:30etara arteko egun osoko festa bat izango dela iragarri du. 10:30etan harrera ekitaldia egingo da herriko plazan eta handik aurrera, 11:30etan haur jolasak izango dira eskola eta frontoian.

13:30etan burutuko den ekitaldian, Altzoko eskolak, Abaltzisketakoari pasatuko dio datorren urteko jaia antolatzeko lekukoa.

Bazkaldu nahi duenarentzat berriz, bi aukera izango dira. Kateringa jan nahi dutenek frontoian izango dute horretarako parada. Etxetik dakartenek aldiz, plazan horretarako bereziki prestaturiko karpa bat izango dute.

16:30etan, haurrentzat herriko plazan Pirritx eta Porrotxen saioa izango da. 19:00etan Lain taldearen kontzertua leku berean. 20:30etan Jokin Sorozabal eta Jexus Mari Irazuren saioa eta gero, festari amaiera emateko, Oinazez erromeri taldearen kontzertua izango da.

Egunean zehar, aipatutakoez gain, puzgarriak izango dira plazan eta frontoi bidean. Erakusketak, zetreria erakustaldia, eskulan tailerrak eta karsak ere bai. Eta hori gutxi balitz, rokodromoa frontoian.

Mikel Olanok, okasiorako prestatu duten kantua aurkeztu zuen bere bideokliparekin. Kantua Maixa Lizarribarrek egin du. Antolatzaileek, herri eta auzo txikietako eskoletako ikasle eta gurasoei igandean Altzora hurbiltzeko deia egin zieten, Lizarribarrek egindako kantuak dioen bezala, “Altzok altzoan hartuko dituelako”.

Egitarau osoaz gainera, autobus zerbitzu publikoa egongo dela aipatu zuen. Horretarako egunean zehar joan-etorrian ibiliko diren bost autobus egongo dira, eskola txikien jairako prestatutako parkingetatik abiatuko direnak.

ESKOLA TXIKIEN EGUNA EGITARAUA

10:30etan harrera ekitaldia herriko plazan.

11:30tan haur jolasak eskola eta frontoian.

13:30etan lekukoa eskuz aldatzea.

14:30tan bazkaria.

-Kateringa frontoian.

-Etxetik dakartenek plazako karpan.

16:30tan Pirritx eta Porrotx pailazoak herriko plazan.

19:00etan Lain taldea herriko plazan.

20:30tan Bertsolariak herriko plazan.

Festari agurra 21:00etan

22:00etan Oinazez erromeri taldea.

Egunean zehar

13:00etatik 17:00etara puzgarriak plazan.

14:00etatik 18:00etara puzgarriak frontoiko bidean.

11:00etatik 18:00etara erakusketak.

10:30etatik 19:00etara zetreroa.

15:00etatik 18:00etara eskulan tailerra (loreak, esku-pilota)

15:00etatik 18:00etara Kars-ak eskolan.

16:00etatik 19:00etara rokodromoa frontoian.

Gaur Koldo Mitxelenan, antolatzaileak, egitaraua aurkezten

Irudia | Gaur Koldo Mitxelenan, antolatzaileak, egitaraua aurkezten | ZuZEU | LGPL

EHUN GINEN - Idazlea, gidoilaria