Elikagai transgenikoen erabileraren alde zaude?

arto transgenikoaLaborategian genetikoki moldatu egiten diren izakiak dira transgenikoak. Artoa eta garia bezalako landareek ezaugarri produktiboagoak izan ditzaten egin ohi dira aldaketa genetiko horiek. Batzuen ustez minbizia eragin dezakete epe ertainera, beste batzuek teknika bikaina ikusten dute. Dagoeneko gure eguneroko menuan ditugu. Baina, zer iritzi duzu: elikagai transgenikoen erabileraren alde zaude?

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “Elikagai transgenikoen erabileraren alde zaude?”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2011-12-19 12:57

    Ulertu dudanez, Genetikoki Eraldatutako Organismoak (GEO) kontsumitzea osasunarentzat kaltegarria denik ez dago frogatua, eta are gutxiago, minbizia eragiten duenik.

    “Dagoeneko gure eguneroko menuan ditugu”. Aspalditik GEOak jaten ari gara, eta jaten ditugun animaliek ere bai. Ez elikagaiak bakarrik: soinean dugun kotoia eta hartzen ditugun botika asko transgenikoak dira.

    Nire irudikoz, arazo nagusia GEOak ekoizten dituzten enpresen jokabide mafiosoan datza: nekazariak enpresa horien menpe jarriz elikadura-subiranotasuna ezinezkoa egitea, sailetan pestizidak konturik gabe erabiltzea eta lurralde zabalak pozointzea,… Kutsadura genetikoaren arazoa ere hor dago.

    Horrek, ordea, ez ditu transgeniko guzti-guztiak zuzen zuzenean “txar” bihurtzen. Berez, geneak manipulatzeko moduak aurkitzea iraultza izan da giza-historian.

    Transgenikoak giza-kontsumoarentzako arriskutsuak direla esatea jendea “mugiarazteko” modu bat dela uste dut. Ez da Argentina edo Uruguai urrunean soja transgenikoak egiten dituen txikizioez jendea kontzientziatu beharrik; zuzen zuzenean soja transgeniko hori osasunarentzat txarra dela esan eta lixto. Estrategia bat, baldar xamarra, baina estrategia bat azken batean.

  • Hemen GEOen gaineko informazio pixka bat:
    http://www.confederationpaysanne.fr/la-boutique-de-la-confederation-paysanne_12.php
    Nik, “OGM?” behinik behin gomendatzen dut. Hasteko, GEOak zer diren eta zertarako erabiltzen diren azaltzen dute bertan, edonork ulertzeko moduan. Ederra litzateke berau euskaraz izatea. Orokorrean, informazio beharrean gaudela esango nuke; hori da estrategietan onena, gardentasuna, interes ekonomikoen gainetik.