Bi esku

Bi esku, lanean zaildutakoak, produzitzera usatutakoak, etxera ogia edo hura erosteko diru nahiko ekarri ohi zutenak. Bi esku, bizkar atzean gurutzatuta, geldi egotera behartuak, ezer eraiki ezinik, nekatuak. Bi esku, pankarta heltzen ikasi dutenak, megafonoaren ukitzera ohitutakoak, beste esku batzuen beroa sentitutakoak, borrokara bultzatutakoak, paper zurian idatzitako komunikatu bat behatz artean dutenak.

Behatz artetik hitz eta esaldi solteak irakurri daitezke: bitartekaritza, errespetu gehiago, onura,  gainetik pasa, guri zerbait erakutsi, soberan daudenak, gu, aurreko urteetan, 16 lagun, 48 ordu…

Bi esku, bi esku bakarrik ez direnak.

 

Abenduaren 16an Oarso-Bidasoan argitaratzen den Boga astekarian argitaratua.