Jaumek ez du Nafarroa ulertzen (bideoa)

Captura-de-pantalla-2011-12-19-a-las-09.52.39Mañeruko eskolan izan nintzen Iker Tubiarekin batera asteburu honetan. Sortzen Ikasbatuaz elkarteak antolatu itxialdian Nafarroako Vascuencearen legea salatu genuen, zonifikazioa eta hori dena. Jauma sendagile kataluniarrak ordea ez du ezer ulertzen.

Ekaitza bainuontzi batean

9 pentsamendu “Jaumek ez du Nafarroa ulertzen (bideoa)”-ri buruz

  • Eta horrexegatik eraki behar dugu “Euskal Eskola Publiko Berria” baina ez zonifikazioa eta bazterketa oinarri duen eskola publikotik abiatuta. Ikastola Publikoa izan behar du gure aldarrikapena, zatiketa eta bazterketarik onartzen ez duen eredu bakarretik abiatu behar dugu, Ikastoletatik. Informazio gehiago nahi baduzu, http://www.euskaleskolapublikoa.com orrian duzu.

  • Jarri google bilatzailean “Hezkuntza Ereduak Euskaraz” (kakotxa artean) eta topa itzazu 10 seg baino lehen, Euskal Herriko mapa eta Eskola Publikoa Euskaraz mapa.

  • Eskola publikoak ez du zonifikazioa eta bazterketa oinarri. Administrazioak du oinarri Vascuencearen legea. Mañerun Zangotzako gurasoekin egon ginen. Haiek aukera dute ikastolara joateko, baina eskola publikoa nahi dute euskaraz, hori da haien aldarrikapena. Lodosa, Artaxoa eta Mendigorriako guraso batzuek ere gauza bera eskatzen zuten. Hau da, Vascuencearen legea gainditu eta Nafarroako Gobernuak euskarazko hezkuntza publikoa eskaini behar du Nafarroako eremu geografiko osoan, ikastolak izan zein ez. Hori da bere betebeharra, guzioi aukera berdinak ematea guziak baikara nafar eta eskubidedun.

  • Iker Tubias: Ez zaite itsutu publiko hitza ikusi hutsarekin. Euskal Herria eraiki nahi dugunok ongi aski dakigu Eskola Publikoak (Española eta Frantsesa) Estatuen zerbitzura daudela lanean. Eta horregatik berez baztertzaileak dira. Sinestekoa da bertan dauden guraso eta familiak baztertzaileak ez izatea, baina erakundea izan bada. Badakizu Euskal Herrian 4 eskola publiko daudela? Iparraldean Frantziar estatuaren menpe dagoena (Frantsez hutsean) Hegoaldean Burgosen menpe dagoena (Trebinuko konterrian) Vascongadetakoa Celaa andereak bere gustura kudeatzen duena (D eredua kentzeko asmoa duena, “portzierto”) eta Nafarroan Barcina eta Iribasek kudeatzen dutena, textu liburuak ilegalizatu eta zonifikazioa ahalbideratzen dutenak. Nola esan dezakezu ez dela baztertzailea eskola publikoa panorama hau izanik? Euskal Herria eraiki nahi badugu erakunde propioak behar ditugu, eta nola ez ahal dugun bezain laister publifikatuko ditugu, AEK, laboraien Ganbera, edo ikastolak. Hori esatera dator http://www.euskaleskolapublikoa.com web orriak.

  • Uste dut ezin dela orokorkerian erori. Eskola publikoa haien menpe dago, beraz, txarra da? Haien menpe izanik ere, D ereduko irakasleak -Nafarroan behinik behin- ez dire haien aldekoak.
    Nik eskola publikoan ikasi dut, Udal ikastolan hain zuzen. Nire ezagutza txikitatik eta batxilergora arte izandu da Euskal Herriko ikuspuntutik, Euskal Herria nazio gisa aitortuz beti ere. Euskal Herriko hizkuntza, kultura, ingurunea, historia, musika, antzerkia eta abar ikasi ditut han.
    Nire amak sare publikoan egiten du lan, beste hainbeste lagunek bezala. Kalitatezko euskarazko zerbitzua ematen, euskal herritarrak hezten, eta goitik etor daitezkeen debeku guziei muzin egiten. Horrela da errealitatea Nafarroa Garaiko eskola publikoan; ezinen dizut esan nolakoa den gainontzeko lurraldean, ez baitakit.
    Bestalde, eta etorkizunari begira, ez dut ukatuko erakunde nazionala beharrezko dugunik, baina haurren hezkuntzari dagokionean, nik publikoa lehenesten dut. Uste dut oinarrizko baloreak hobekien transmititzen duena dela. Hor dago Sortzen Ikasbatuaz elkartea, lan eta lan, jo eta su euskarazko hezkuntza publikoaren eta euskal curriculumaren alde.

  • Eskola publikoa, zoritxarrez orokorretik abiatu beharra dago eskola publikoaz hitz egiteko garaian eta ez adibide sinplistetan erori. Iker Tubias, ez dut dudan jartzen zure ama jatorra denik, ez eta irakasle inplikatua denik. Nire osaba ere oso jatorra da BBVA-n egiten du lan eta horrek ez du ukatzen Bankuak sistema Burges Kapitalistaren oinarri direnik. Eskola publikoan, pertsona inplikatuak egon badaude eta horietako batzuk ESTALIAN Euskal Herria… eta abar azaltzen dute beren eskoletan, eta hori ongi dago. Baina Euskal Herria eraiki nahi badugu, beste eredu bat behar dugu oinarri, ez Euskal Herria behin eta berriz ukatzen duen eredua. Ezin dizut ukatu SortzenIkasbatuaz, jo eta su ari denik baina askotan dudan jartzen dut zertan. Berraiek egiten dituzten gauza ugari egungo Eskola publikoaren aldekoak dira (Adibidez: Iparraldeko eskola publikoen festa babestearen kontua, Hezkuntza frantsesa, frantsesez bultzatzen duen festa), ez dute Euskal Herriaren eraikuntzan lan handirik egin, kontrakoa esango nuke.
    Amaitzeko, ados nago zurekin, ikuspegi ezkertiar batetatik nik ere bai zuk bezala “publikoa lehenesten dut. Uste dut oinarrizko baloreak hobekien transmititzen duena dela”, IKASTOLA PUBLIKOA.

  • Joxe, Noticiasen A10 zara, ezta? Ez ahaztu inoiz Nafarroa Garaian euskalduntzen diren ikasleetatik 2/3, (bai, 3tik 2) eskola publikoan euskalduntzen direla. Web orri hori gezurrez beterikoa da, Fontellaseko ikastola ez bnaita heltzen Monteagudoraino, non nire hiloba bizi den, beraz, mapatik borratu herri hori, eta horrela ere hutsunez beteriko mapa agertuko zaizu.
    Lanera Sortz<en Ikasbatuazekin bat!!
    Gure arerioa UPPSN dira, ez eskola publikoa ezta ikastolak ere.

  • Norekin nazkatuta? 2011-12-23 01:21

    Ongi dago nazkatuta egotea, baina norekin? Atarrabian kasualitatez baina, Nafarroa Oinez egunean, Herri gune “alternatiboa” antolatu zutenekin? Hurrengo urtean, azken monentuan atzera egin bazuten ere, Eskola publikoaren festa Tafallan egiteko plana zutenekin (nahiz eta Tafallako eskola publikoa A eredukoa izan)? Arbizuko Eskolako gurasoekin (Intereconomiako erreportaiaz zerbait jakingo duzu)? Ikastoletako liburuak, Euskal Herria aipatzeagatik, ilegalizatu dituztenean mutu gelditu direnekin? Sortzenek ikastolen kontura esan dituenak epelak izan dira, eta ikastolak mutu gelditu dira behin eta berriz, horiekin ere nazkaturik zaude? Nafarroa Garaian euskaraz ematen diren bi hezkuntza eredu daude, bata Estatala (publikoa) eta bestea Euskal Herritarra (kooperatibista). Nik aukeran Euskal Herritar publikoa nahiago.

    Egia diozu, Nafarroa Garaian Euskaraz eskolaratzen diren ikasleetatik 3tik 2 eskola publikoan egiten dute, baina Euskal Herriratzen ditugu horrela?

    Eta ados nago zurekin, Gure arerioa UPNPSN dira, ea Sortzenek behingoz ulertzen duen hori ere.

  • Norekin nazkatuta? esan dituenekin erabat ados.
    Zertan dabil Sortzen ikastolei erasoka?
    (ko)Nortea galdu ote dugu?