Asteko inkesta: zenbat liburu irakurtzen duzu?

Aurreko inkestari erantzun diotenen artean (Interneten film eta serieak jaisten ote dituzun galdetzen zuena), soilik zuzeuzale bakar batek erantzun du ordainpekoak “bakarrik” jaisten dituela. Gainerantzeko guztiok ez dugu ordaintzeko ohiturarik. Gehienok, gainera, “oso maiz” egiten ei dugu hori.

Gauzak horrela, ulertzekoa da Antonio Resines aktore espainiarrak dioenean “konexioa eten” egin behar litzaiekeela deskargak egiten dituztenei… Ez dauka konponbide erraza arazoak, ohituta baikaude dena doakoa dela uste izatera…

..
miler-lagos-book-igloo

 

..

Izanak izan, gaur beste inkestatxo batekin gatoz. Urtean zenbat liburu irakurtzen dituzun jakin nahi dugu, izan paperezko edo bestelako. Jarri al zara sekula horretan pentsatzen?

 

ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude