“Haurren parte hartzea: hausnarketarako gunea” ikastaroa

Ikastaroa ekainaren 29 eta 30ean egingo da Eibarren, eta matrikula zabalik dago. UEU, Urtxintxa Eskola eta Txatxilipurdi Elkarteaekin elkarlanean antolatu da.

Haurren parte hartzeaHaurren mundua helduon begietatik antolatzen eta egituratzen ohituta gaude. Hezitzaileok gure errealitatetik eraikitako zerbaitek, ordea, zenbateraino egiten dio haurrari mesede? Eta, haurrek zer pentsatzen dute eurentzako sortutako errutina, espazio eta arauez? Parte hartzeko aukera emanez eta haurrei hitza emanez, denontzako errazagoa den errealitatea eraikitzeko estrategiak landuko dira ikastaro honetan.

Helburuak:

  • Parte-hartze kontzeptua argitzea.
  • Haurren parte-hartzearen inguruko eduki teorikoen hausnarketa egitea.
  • Hezitzaileei haurren parte-hartzea sustatzeko baliabideak eskaintzea eta horretan trebatzea.
  • Haurren parte hartzea sustatzeko helduen rolaz hausnartzea.
  • Parte-hartze prozesuetan egon daitezkeen zailtasunak aztertzea eta denon artean lantzea.
  • Egun dauden esperientzia ezberdinak ezagutzea eta konpartitzea.

 

Irudia: http://ow.ly/Onxcz

 

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)