Imanol Galfarsoro: “Errealitatearen logika, utopiaren logika” (bideoa)
Imanol Galfarsoro: “Errealitatearen logika, utopiaren logika”
Imanol Galfarsoro Madariaga aretxabaletarrak urte asko daramatza atzerrian, Euskal Herrian oso presente dagoen arren. “Errealitatearen logika, utopiaren logika” izan du berbagai “XXI. Mendeko abertzaletasunaz” EHUren udako ikastaroan.
“Imaginario politikoa lantzea, errealitatetik at kokatu eta aldatzeko zeru utopikoak delineatzea behar-beharrezkoa da gaur egungoa baino gizarte hobeagoa lortzeko. Arazoa da gaur egun Europan gauzatu beharko dela independentzia, utopikoena izanda ere ametsgaiztoko Europa distopiko honetan”.
“Europar Batasunaren barruan zenbat eta indartsuagoak izan hainbat eta handiagoa izango da Euskal Herriaren autonomia espazioa; Espainiari kontra egiten diogun neurrian unibertsalagoak izango gara”.
“Munduko ezkerrak iritzi hedatua du globalizaziok mehatxua dakarrenarena, uniformizazioa eta amerikanizazioa. Eta kapitalismoaren interesak defendatzen dituela ukatzerik ez badago ere, ez da guztiz zuzena”. “Ingelesa, unibertsalitatearen tresna, lehen latina bezala, espainieraren bitartekoritzarik gabe munduaren pare jarriko gaituena eta, beraz, espainiera `beste bat´bihurtuko duena”. “Globalizazioaren neurria Europa da, eta estaturik gabeko herrien aukera areagotu egingo da bertan parte hartzeko”.
.
.
…
.
* ZUZEUk, “XXI. mendeko abertzaletasunaz” ikastaroko antolatzaile izan den aldetik, bertako hitzaldien bideoak zuonganatzeko asmoa du, egunero bat, egitarauaren ordena kronologikoa aintzat hartuta.
.
Bihar: JOSEBA GABILONDO
[…] Imanol Galfarsoro: “Errealitatearen logika, utopiaren logika” (bideoa) […]