Erabakitzeko Eskubidea. Herri Kontsultak eta Catalunyko prozesua. Mahaingurua
Hurrengo asteburuan Arenys de Munteko alkatea den Josep Manel Ximenis Euskal Herrira etorriko da.
Arenys de Munt izan zen Catalunyan independentziaren aldeko lehenengo erreferenduma egin zuen herria. Bere alkatea (independente gisa CUPen zerrendan dagoena) Catalunyan burutu diren Independentziaren aldeko herri kontsulten koordinatzaileetako bat izan da. 2009an, Moviment Arenyenc per a l’Autodeterminació ekimenak egin zuen galdeketak ez zuen oihartzun handia izan, zenbait medioetan iseka ere egin zioten. Hala ere, beste herri askotan egin ziren erreferendum independentista kate baten hasiera izan zen.
Arenys de Munteko alkatea, herriko zenbait kiderekin eta Catalunyako Ezker Independentistaren beste bi lagunekin batera, Catalunyan egin dutenaren berri ematera dator, baita, Etxarriko Herri Kontsultaren ekimena ezagutzera ere.
Eusko Lurra fundazioaren eskutik, Catalunyako independentismoaren lagun hauek bi hitzaldi emango dituzte Donostian eta Lesakan, biak, apirilaren 29an Astelehena. Donostian, 19:30etan Koldo Mitxelenan eta Lesakakoa 19:00etan udaletxean. Donostiako Koldo Mitxelenan Etxarri 2012+1 ekimeneko partaide bat izango da ere.
Bi artikulu interesgarri erabakitzeko eskubideaz:
http://paperekoa.berria.info/iritzia/2012-01-19/004/001/demosbatalgara.htm
http://paperekoa.berria.info/iritzia/2011-11-22/008/001/zertanari_gara.htm
Bi artikulu interesgarri erabakitzeko eskubideaz:
http://paperekoa.berria.info/iritzia/2012-01-19/004/001/demosbatalgara.htm
http://paperekoa.berria.info/iritzia/2011-11-22/008/001/zertanari_gara.htm
Erabakitzeko eskubideari buruz irakurtzen dodan bakoitzean, Kafe Antzokiko hitzaldi baten entzundako hitzak etortzen jataz burura: “Herri bat hondatzea zaila da. Baina herri bat engainatzea oso erraza da”.
Libre izateko erabakitzeko eskubidea, baina libre izan gabe,… betiko amarrua. Zoritxarrez, lortzen dute gure helburutik desbideratzea eta sinestaraztea, herri aske ez garela izango, independentziaren aurkako indarrekin adostasunera iritsi arte.
[…] Kanpokoak […]
Mahai inguruko bideoak hemen: http://www.euskolurra.eu/erabakitzeko-eskubidea-herri-kontsultak-eta-catalunyako-prozesua-bideoak/