Erabakitzeko Eskubidea. Herri Kontsultak eta Catalunyko prozesua. Mahaingurua

Hurrengo asteburuan Arenys de Munteko alkatea den Josep Manel Ximenis Euskal Herrira etorriko da.

Arenys de Munt izan zen Catalunyan independentziaren aldeko lehenengo erreferenduma egin zuen herria. Bere alkatea (independente gisa CUPen zerrendan dagoena) Catalunyan burutu diren Independentziaren aldeko herri kontsulten koordinatzaileetako bat izan da. 2009an, Moviment Arenyenc per a l’Autodeterminació ekimenak egin zuen galdeketak ez zuen oihartzun handia izan, zenbait  medioetan iseka ere egin zioten. Hala ere, beste herri askotan egin ziren erreferendum independentista kate baten hasiera izan zen.

Arenys de Munteko alkatea, herriko zenbait kiderekin eta Catalunyako Ezker Independentistaren beste bi lagunekin batera,  Catalunyan egin dutenaren berri ematera dator, baita, Etxarriko Herri Kontsultaren ekimena ezagutzera ere.

Eusko Lurra fundazioaren eskutik, Catalunyako independentismoaren lagun hauek bi hitzaldi emango dituzte Donostian eta Lesakan, biak, apirilaren 29an Astelehena. Donostian, 19:30etan Koldo Mitxelenan eta Lesakakoa 19:00etan udaletxean. Donostiako Koldo Mitxelenan Etxarri 2012+1 ekimeneko partaide bat izango da ere.

6 pentsamendu “Erabakitzeko Eskubidea. Herri Kontsultak eta Catalunyko prozesua. Mahaingurua”-ri buruz