Polizia (hau) beharrezkoa da?

Ertzaintza

Atzo gauean “Iñigo Cabacas, crónica de una herida abierta” dokumentala jarri zuen sarean ikusgai Naiz.info hedabide digitalak. Lehendik ere, xakean zegoen Ertzaintza, baina honekin eta Lander Arbelaitz kazetariari emandako tratuarekin enegarrenez planteatu beharko dugu ea zer nolako polizia nahi dugun. Edo polizia den nahi duguna.

Hedoi Etxarte: “Ertzainek aurpegia estaltzen dute kaputxaren barruan aurpegirik ez dutelako. Eskularruak janzten dituzte eskurik ez dutelako”

Istorio zaharrak dira hauek, egungo gazteok gaur gaurkoz bizi ditugunak, baina, ogi zaharra, ogi gogorra direnak. Are gehiago hamaika era eta jatorritako poliziaz jositako Euskal Herri honetan. Halako gehiegikeriak ikusi eta bizitakoan bada galdera bat ene baitara datorrena: Polizia beharrezkoa da zinez? Eta hala balitz, orain duen inpunitatea behar du izan? Askotan iruditzen zait drogodependentziatik oso hurbil dagoen zera bat dela poliziarena; badakizue, betikoa segurtasunaren eta libertatearen arteko harremana. Libertatea eta segurtasuna inoiz eskutik ez doazenaren ideia zabaldu hori. Baten hazteak bestearen murriztea dakarrela dioena. Sergurtasuna koertzioz eta indarrez soilik daitekeela bermatu diotenen dogma alajaina.

Egungo ereduaz galderak boteprontoan:

  • Nola da posible poliziak anonimoak izatea? Alegia ez izatea ez identifikazio zenbakirik ez ezer? Hedoi Etxartek txio batean oso ondo zioen: “Ertzainek aurpegia estaltzen dute kaputxaren barruan aurpegirik ez dutelako. Eskularruak janzten dituzte eskurik ez dutelako”
  • Poliziak armatuta joan behar du? (Pelotak, pistola, borra…)
  • Poliziak legitimazioa badu, demokrazia batean, era baketsuan manifestatzen ari diren herritarren aurka oldartzeko?
  • Kazetari bati esan diezioke poliziak nola egin behar duen bere lana?
  • (…)

Nik uste planteatu beharra dagoela ea polizia beharrezkoa den, edo beste modu bateko figura bat sortu beharra dagoen. Bada garaia, are gehiago gaia puri-purian jarri denean, zer nolako segurtasun eredua nahi dugun erabakitzeko. Hezkuntzan eta jendartean jarri behar dugun aldatzeko indarra, ala bide laburrari heltzen segi behar diogun askatasunak murriztuz etengabean. Ez da beste alde batera begiratzeko garaia.

 

 

Askatasuna, askegunea, eredua, Ertzaintza, lander arbelaitz, libertatea, polizia, segurtasuna

biñeta eraikiak, paranoiak eraikiak, integrismoa iruditan

4 pentsamendu “Polizia (hau) beharrezkoa da?”-ri buruz

  • Zortzi galderei erantzuna:

    Polizia (hau) beharrezkoa da? Ez. Polizia beharrezkoa da zinez?2. Zinez bai Orain duen inpunitatea behar du izan?3. Zinez ez. Nola da posible poliziak anonimoak izatea?4. Ez dira anonimoak, zenbakia duzu. Alegia ez izatea ez identifikazio zenbakirik ez ezer?5. Ez da posible. Poliziak armatuta joan behar du?6. Bai,jakina. Poliziak legitimazioa badu, demokrazia batean, era baketsuan manifestatzen ari diren herritarren aurka oldartzeko? 7. Bai, legea hausten ari badira. Kazetari bati esan diezioke (sic) poliziak nola egin behar duen bere lana? 8. Ez, eta alderantziz?
    Boteprontoan galdera bat dut nik ere: hodeiek badute usainik?

  • Polizia eredua indarrean dagoen eredu ekonomiko, politiko eta nazionalaren baitan erabakitzen da. Eta Erreforma frankistan sortu zuten Ertzaintza Euskal Herrian dagoen nazio askapenerako borrokaren aurka borrokatzeko batez ere eratu zuten. Antolaketa, hautaketa sistema, formazioa…. dena joan da bideratuta helburu horretarako. Hasieran bere afiluatuen bidez EAJk atariz atari kontrolatzen zuen nor sartzen zen eta nor ez.
    .
    Orain birmoldatuko dute zipaiada, gehien jota itxura eta erak aldatuko dituzte baina sakoneko helburuak indarrean jarraituko du.
    .
    Poliziaren ereduari dagokionez LAB sindikatuak hainbat iritzia eman du, batez ere Udaltzaingoei buruz:
    .
    “LAB reclama otro modelo de Udaltzaingoa”
    .
    -Marko honetan LAB prest dago bere udaltzaingo eredua defendatzeko, udaltzaingoetako langileei jada azaldu dien eredua. Hauek dira gure ereduaren ardatzak :

    • -Udaleko langileak.

    • -Herritarrengandik hurbil.

    • -Euskal Herriko bi hizkuntza ofizialak menderatzen dituena.

    • -Iritzi politiko ezberdinekiko errespetuzko jarrera izango duena.

    • -Jasoko duen formazioa herritarren beharretara egokitua izan dena : udal ordenantzak, etorkinei arreta, genero berdintasuna zainduko duena, herritarren mesedera lan egingo duena ……
    .
    http://old.kaosenlared.net/noticia/lab-reclama-otro-modelo-udaltzaingoa-policia-municipal
    .
    “Segurtasun Publikoko Sistemaren Antolamenduari buruzko lege aurreproiektuak ezarri nahi dituzten aldaketen aurka agertu da LAB”
    .
    …. Lege honek Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren irudia bateratzeko joera garbia du, beti ere Udaltzaingoak Barne Saila eta Ertzaintzaren menpeko bihurtuz. Udal autonomia zuzenki erasotzea suposatzen du…

    … Lege honek ertzainen sarrera bideratzen du udaltzaingoetan, udaltzaingoetako kidegoan dauden langileen eta euren karrera profesionalaren kaltean.

    Proposatzen den disziplina erregimena berriki lege organiko bitartez Policia Nacional delakoarentzat onarturikoa baino gogorragoa da. Beldurra eta kontrol politikoa areagotzeko hamaikagarren saiakera da.”
    .
    http://www.labsindikatua.org/eu/federazioak/zerbitzu-publikoak/3-eusko-jaurlaritza/115-segurtasun-publikoko-sistemaren-antolamenduari-buruzko-lege-aurreproiektuak-ezarri-nahi-dituzten-aldaketen-aurka-agertu-da-lab-

  • Polizia eredua indarrean dagoen eredu ekonomiko, politiko eta nazionalaren baitan erabakitzen da. Eta Erreforma frankistan sortu zuten Ertzaintza Euskal Herrian dagoen nazio askapenerako borrokaren aurka borrokatzeko batez ere eratu zuten. Antolaketa, hautaketa sistema, formazioa…. dena joan da bideratuta helburu horretarako. Hasieran bere afiluatuen bidez EAJk atariz atari kontrolatzen zuen nor sartzen zen eta nor ez.
    .
    Orain birmoldatuko dute zipaiada, gehien jota itxura eta erak aldatuko dituzte baina sakoneko helburuak indarrean jarraituko du.
    .
    Poliziaren ereduari dagokionez LAB sindikatuak hainbat iritzia eman du, batez ere Udaltzaingoei buruz:
    .
    “LAB reclama otro modelo de Udaltzaingoa”
    .
    -Marko honetan LAB prest dago bere udaltzaingo eredua defendatzeko, udaltzaingoetako langileei jada azaldu dien eredua. Hauek dira gure ereduaren ardatzak :

    • -Udaleko langileak.

    • -Herritarrengandik hurbil.

    • -Euskal Herriko bi hizkuntza ofizialak menderatzen dituena.

    • -Iritzi politiko ezberdinekiko errespetuzko jarrera izango duena.

    • -Jasoko duen formazioa herritarren beharretara egokitua izan dena : udal ordenantzak, etorkinei arreta, genero berdintasuna zainduko duena, herritarren mesedera lan egingo duena ……
    .
    http://old.kaosenlared.net/noticia/lab-reclama-otro-modelo-udaltzaingoa-policia-municipal
    .
    “Segurtasun Publikoko Sistemaren Antolamenduari buruzko lege aurreproiektuak ezarri nahi dituzten aldaketen aurka agertu da LAB”
    .
    …. Lege honek Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren irudia bateratzeko joera garbia du, beti ere Udaltzaingoak Barne Saila eta Ertzaintzaren menpeko bihurtuz. Udal autonomia zuzenki erasotzea suposatzen du…

    … Lege honek ertzainen sarrera bideratzen du udaltzaingoetan, udaltzaingoetako kidegoan dauden langileen eta euren karrera profesionalaren kaltean.

    Proposatzen den disziplina erregimena berriki lege organiko bitartez Policia Nacional delakoarentzat onarturikoa baino gogorragoa da. Beldurra eta kontrol politikoa areagotzeko hamaikagarren saiakera da.”
    (LABen webgunetik)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude