España’ko errege

Esadazube, euzkeldunak, ba

nun diran zuben errijak.

Eztira agertzen iñun iñunbez

zuben asaben lagijak;

motzak sartuta zuben etxion

dira amen jabe nausijak.

(‘Lenago il’, 1895)

 

Kaixo barriz be, Euzkadi.

Antxina zuzendu nintzakizuen azkenez. Gazte (eta lerden, neuk esatea txarto badau be) amaitu ninduan Eriotzak, eta egin gura nebazan gauza larregi geratu ziran gorpuztu barik. Baña zorionez neure oñordekoak Jaun-Goikua’ren eta Lagi-zarren alde gogor egin dabe lan, ta oneri esker Euzkadi bixi-bixirik dago, zauriturik baña sendo, marxismoaren eta Jaurlaritza-lapur maketoen ganetik. Edozertara be, badagoz laket ez dodazan gauzak, eta urrengo sarreratan landuko doguzanak. Neure asmoa zan lenengo idazki au gaurko euzkerak dekozan iztegi-enuldurak aztertzeko erabiltea…

 

…baña gaur badogu berebizikoa dan gai bat. Gaur España’ko erregeren ankapilota txapelketa joketan dabe Bilbo’ko Kirol Elkartea (ingaleraz, ‘Athletic Club Bilbao’) eta FC Bartzelona’k. ‘Errege‘ diñot, ez bai-dot ‘bakaldun‘ berba euzkeldun goxoa Bourbondar zikin bategaz erabili gura.

Enaz onekin luzatu gura, baña argi lotu da barriro be maketo eta español danak zein makalak, zein txiroak diran, euzkotar eta katalandarrok beren aintzea kaxkarrak barriro eskuratu doguzalarik. Aitortu bearko dozue osaba Sabin zuzen ebilela!

 

Asarre direz motzaleak eta españolak, txistu egingo deutsagulako beren ereserkiari. Zein barregarrijak! Azkatasuna aldarriketan dabe beren ikurriña euzko udalerritan arrerazteko, beren berbeta zikiña geure umeon garunetan sartzeko… napar ikastoletan euzkera ez irakasteko azkatasuna aipetan dabe be! Ta gero ezin dabe eroan geuk españar ‘azkatasuna’ txistu eitteko erabiltea? Ba izorra bediz!

Bai dakit Euzkadik eta Kataluñak gogor egingo deutsiela txistu España’ko erregeri. Oska aundija egingo dogu, geure aberrion azkatasun-egarri gedarra entzun daiela!

Beren Copa “guztiona” dala esaten dabe, geurea ezzpada, ez daigula jokatu. Baña ez ote da España “Europar Batasun” orren kide, erri afrikarra izanik?

Ez, Bourbondarraren Copa ez da geurea, baña lasai asko eroango dogu etxera, Euzko abendaren nausitasunaren aldarri lez. Eta Jaun-Goikuak orrela gura badau, urrengoa daborduko ez deutsuegu lapurtuko, Aberri aske gisa Euzkadi’ko Ankapilota Txapelketa jokatuko dogu-ta.

Gaur, Bizkai eta Euzkadi osoa atzean dabelarik, amaika gazte euzkeldun ixengo direz España’ko errege. Zergatik ez? Oraingo España’ko erregea frantsesa da-ta!

 

JEL’pean agur,

@AranaGoiri‘tar Sabin

PS: ez dot neure bizkaierari buruzko erostarik gura. Zeuok ez zagoze zeruen egun osoan Koldo Mitxelenagaz, “Sabin, egizak batuaz, egizak batuaz!”.

cc salamancablog