Euskaraz egin izana eskertuz, erdaldunak
Autobus paradan nago Grosen Donostian. Bi emakume adineko hurbildu zaizkit. 65 urte-edo izango dituzte. Bat zuzendu zait berehala.
– Éste que ha pasau era el de Intxaurrondo?
– Ez. Hori etzijon Intxaurrondora. Orain etorriko da segurasko. Hor hala esaten du behintzat -pantaila iragarleari begira-.
Galdetu didan emakumeak ez du nonbait ongi ulertu eta berriro diost:
– El que se ha ido, entonces, …, era el de Intxaurrondo?
Nik hala ere euskaraz jarraitu diot, agian keinu adierazkorragoak eginez, baina egoera ez da erabat samurra:
– Ez, ez. Hori etzijon Intxaurrondora. Hori 41a-edo zan. Intxaurrondokoa oain etorriko da, 2 minutu esaten du hor.
Eta galdetu didan emakumearen lagunak, gero bertan geratuko dena autobusa hartu gabe, galdetu didanari zuzenduz, baina aldi berean niri begiratuz baieztapen eske:
– No, que viene ahora dice. No?
– Bai, bai. Oain dator, hor dator.
Eta izan ere, autobusa azaldu da jada kale izkina jiratuta.
– Si todos hiciesen así -zuzentzen zait itzultzailea, lagunari ere begira-, ya habríamos aprendido. Yo es que soy vasca -argitu dit, eta lagunari begira, hura baskotzat ez baleuka bezala edo, baina jarraitu digu bioi-. Así tenían que habernos hecho todos. Ahora ya sabríamos también nosotras.
Bihotz bete poz.
Euskara Mingainean! Gora Euskara Askatuta!