Euskaraz egin izana eskertuz, erdaldunak

Euskaraz egin izana eskertuz, erdaldunakAutobus paradan nago Grosen Donostian. Bi emakume adineko hurbildu zaizkit. 65 urte-edo izango dituzte. Bat zuzendu zait berehala.

– Éste que ha pasau era el de Intxaurrondo?

– Ez. Hori etzijon Intxaurrondora. Orain etorriko da segurasko. Hor hala esaten du behintzat -pantaila iragarleari begira-.

Galdetu didan emakumeak ez du nonbait ongi ulertu eta berriro diost:

– El que se ha ido, entonces, …, era el de Intxaurrondo?

Nik hala ere euskaraz jarraitu diot, agian keinu adierazkorragoak eginez, baina egoera ez da erabat samurra:

– Ez, ez. Hori etzijon Intxaurrondora. Hori 41a-edo zan. Intxaurrondokoa oain etorriko da, 2 minutu esaten du hor.

Eta galdetu didan emakumearen lagunak, gero bertan geratuko dena autobusa hartu gabe, galdetu didanari zuzenduz, baina aldi berean niri begiratuz baieztapen eske:

– No, que viene ahora dice. No?

– Bai, bai. Oain dator, hor dator.

Eta izan ere, autobusa azaldu da jada kale izkina jiratuta.

– Si todos hiciesen así -zuzentzen zait itzultzailea, lagunari ere begira-, ya habríamos aprendido. Yo es que soy vasca -argitu dit, eta lagunari begira, hura baskotzat ez baleuka bezala edo, baina jarraitu digu bioi-. Así tenían que habernos hecho todos. Ahora ya sabríamos también nosotras.

Bihotz bete poz.

Euskaraz egin izana eskertuz, erdaldunak

Zer duzu buruan “Euskaraz egin izana eskertuz, erdaldunak”-ri buruz