Bizarzurik opariak ekartzen dituen kontu hori gezur borobila da

2332695752_01510b28e2Baten batek esan behar zuen eta neuk: gezur borobila da Bizarzurik opariak ekartzen dituen kontu hori. Askok nahiago luke egia ez ezagutu eta orain arte bezala itsu jarraituta, baina zientziak daki argitzen dena, bideoan argi eta garbi ikusten den moduan. Zorionez, Olentzerorena beste enbor bateko ezpala da, Jainkoari eskerrak.

Azken urteetan, gero eta maizago ikusten da Bizarzuri gure etxe eta denda inguruetan, batez ere Iparraldean. Gainera bada esaten duenik, gure Olentzero ikazkin muturzikinaren ondoan, askozaz erakargarriagoa dela Santa Claus ospetsua.
Ni ez naiz sartuko erakargarritasunaren kontu horretan, baina opariak eskatzeko kontuari dagokionean ezin daitezke konparatu bata eta bestea. Bideoan argi ikusten da Bizarzuriren lana ezin burutzeko modukoa dela eta elur-orein hain azkarrik ez daitekeela egon unibertso guztian.
Aldiz, gure Olentzerok ez dauka hainbeste etxetara joan beharrik, hemen ingurukoekin bakarrik aski lan eta gehiegi dauka gaizoak. Gainera tipi-tapa joaten da beti, bere pausoan.
Esandakoa: nahi baduzu, Bizarzuriri egin kasu, jantzi gorri horiek urrutitik ikusteko modukoak dira eta, baina opariak eskatzeko orduan, ez hartu arriskurik alferrik, eta jo bide segurura. Olentzerorengana, jakina.

Airetik bizi naiz. Ia.

2 pentsamendu “Bizarzurik opariak ekartzen dituen kontu hori gezur borobila da”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude