Noiz jakin zenuen Olentzero…?

fes-olentzero10Non ikusi zenuen lehendabiziz? Noiz kendu zizuten gurasoek mirariaren ilusioa? Noiz izan zenuen haren berri? Olentzero Euskal Herri luze eta zabalean dugu orain ezagun, baina ez da beti hala izan.

Olentzero Euskal Herriko ikazkina dugu gaur, gabon gauean haurrei opariak banatzen dizkiena. Baina, beti izan al da horrela?

Olentzerok historia luzea izanagatik, heldu askok ez zuten haren berri izan gazte egin ziren arte. Jaioterriaren eta adinaren arabera ezagutu zuten euskaldun batzuk besteak baino lehenago Olentzero pertsonaia.  Horregatik, gaur egun jaiotzen diren haurren aldean, helduek Olentzeroren “jaiotzaren” bertsio mordoa dituzte.

Zein da zurea?

 

2 pentsamendu “Noiz jakin zenuen Olentzero…?”-ri buruz

  • Eibarren, abenduaren 24ean eskean paseatzen genuen Olentzero 1970ko hamarkadan (eta ez nintzen ikastolakumea). Arratsaldean, Untzaga plazan auzoz auzo ibilitako Olentzero guztiak elkartu eta SU EMATEN genien. Donostialdean kontatzen dudanean, kriminal bat banintz bezala begiratzen naute.

  • Baina zertaz ari zarete? Zer mirari eta zer ilusio kendu? Egia da, orduan, nire lehengusina Oihanek esan didana? Ez da egia! Ez, ez!