June Mujikak irabazi du 2024ko Neguko Zuzeu Gaztea Saria
June Mujikak irabazi du 2024ko Neguko Zuzeu Gaztea Saria –
Zuzeu atariak 500 euroko saria banatzen du hiru hilabetero, 30 urte azpitik dituen iritzi emailearen sarrerarik onenak irabazten duena. Eta 2024ko neguari dagokionez, June Mujikak eskuratu du saria, “Asteazkenero bezala” idatziarekin. Ipuin bat da saritutako sarrera, alzheimer gaitz gogorrari buruz mintzo dena, lehen pertsonan eta modu ezin samurragoan.
2024ko lehen hiru hilabetekoan, guztira hamaika gazteren 18 sarrera aurkeztu dira lehiaketara; horietatik lau gaztek lehen aldiz hartu dute parte, eta bakarrak zuen aurretik saria irabazia. Saritutako sarreraz gain, epaimahaiak beste hauek ere nabarmendu nahi izan ditu: Leire Pachoren “Oso ondo hitz egiten duzu”, eta Maddi Larrañagaren “Zergatik egiten da korrika, Korrikan, gau osoan zehar? Ez dut ulertzen!”, azken hau erantzun dezente izan dituena.
Udaberriko saria martxan da (apiril hasieratik ekain bukaerara arteko sarrerarik onena), segi parte hartzen eta… segi fin!
ZUZEU GAZTEA SARIA: Hiru-hilabetean behin… 500€ artikulu onenari