“Oso ondo hitz egiten duzu”: doakoa, baina balio handikoa euskararentzat

“Oso ondo hitz egiten duzu”: balio handikoa euskararentzat – 

Euskaraz gehiago hitz egin behar dugu. Jendeak beldur edo lotsa du hizkuntza honetan aritzeko.

Udaltzainari zerbait kalean gertatutakoren berri ematen diot.

  • “Te entiendo, pero ahora te voy a decir en castellano”. Euskarari usten diot. Berak, azkenean, ondo ulertzen duela ikusita eta nik euskaraz jarraitzen dudala, euskarara bueltatzen da. Gure elkarrizketa bukatutakoan, nik hau botatzen diot:
  • Oso ondo hitz egiten duzu. Eskerrik asko.

"Oso ondo hitz egiten duzu": doakoa, baina balio handikoa euskararentzatEta zer gertatzen da bere aurpegian? Ezkutatu ezinezko irriarrea ateratzen zaio. Aurpegia arimaren isla dela diote, eta barkatuko didazue, baina hori egia borobila da. Izan ere, garratzitsuena ez da bere espainetan agertzea, bere burbuinean baizik. Bere dopamina jarioa, hain zuzen. Goraldi edo subidoi bat ematen dio esaldi horrek. Izan ere, nori ez zaio gustatzen laudorioak jasotzea? Zerbait ondo egin dugunaren aitortzea jasotzea?

Gainera ez da ohikoa. Bezero edo erabiltzaile gehienek ez dute inolako esker onik adierazten. Batzuk, gainera, atseginak baino, zakarrak dira. Eta atsegin eta jator bat datorrenean, sinetsidazue, eskertzen da. Pazientzia duen bat eta irribarrez hitz egiten dizuna. Eta ya, “oso ondo egiten duzu” edo “oso atsegina izan zara” jasotzen badugu, hortxe datorkigu subidoie!!!

Geure hizkuntzari dagokionez, pedagogia soziala egin behar dugu. Head and heart. Mind & soul. Hau da, bihotza eta burua. Arima eta burmuina. Biak irabazi behar dira gerra kulturalean. Hizkuntzen gerra honetan. Euskararen biziraupenean. Nondik etorriko da euskararen biziraupena? Hizkuntzaren hiztun eta jarraitzaile kopurua handitzen eta sendotzen denean. Horretarako, baina, adeptuak lortu behar dira. Eta erdaldunik sutsuena ere, euskarafobo amorratuenak ere eskertuko du “oso ondo hitz egin duzu, eskerrik asko” jasotzea, bereziki ikasten denbora eta ahalegina egin badu.

Sentsazio eta sentimendu hauek ez dira lan munduan bakarrik “dastatzen” (nagusi, lankide edo bezeroengandik). Txiki-txikitatik dugu abagunea, gure azalean, lehenengo pertsonan sentitzeko. Gure gurasoek errieta egiten digutenean, bortizki garrasi egiten digutenean edo kolpe bat emanez lagunduta adierazten digutenean. Edo anai-arrebekin, edo lagunekin, bikotekidearekin edo ikastolako irakasleek horrela zuzentzen direnean gugana.

Eta… a ze nolako ezberdintazuna pazientzia, taktoa eta enpatiaz norbait guregana zuzentzen denean!!! Ahots tonu ezberdin batekin edo “lasai, ez da ezer gertatzen” esaten digunean.

Esandakoa: euskarak aurrera egin behar badu, esparru eta pertsonak bereganatu behar baditu, psikologiaz lagunduta izan beharko da.

Ikasten jarraitzen animatzeko lana ez du bakarrik irakasleak egin behar. Euskaldunok egin behar diogu gure ingurukoei, berdin dio ama, ertzain, udaltzain, mediku, garbitzaile, kamarero edo kutxazainari. “Oso ondo hitz egiten duzu” bat oparitzea doakoa da, baina balio handikoa.

“Oso ondo hitz egiten duzu”: doakoa, baina balio handikoa euskararentzat

Zer duzu buruan ““Oso ondo hitz egiten duzu”: doakoa, baina balio handikoa euskararentzat”-ri buruz

  • Mikel Haranburu 2024-03-08 10:29

    Bi puntu berde eta gorri bat.
    Berdeak:
    “Euskaraz gehiago hitz egin behar dugu”. Euskaraz dena hitz egin behar dugu, beharra dugu; Euskaraz hitz egin behar dugu, besterik gabe, ez Euskara salbatzeko, euskaldun izateko baizik, gu geu salbatzeko.
    “Euskararen biziraupenean. Nondik etorriko da euskararen biziraupena?” Euskaldunon biziraupenetik. Baina horretarako euskaldun iraun behar dugu.

    Eta gorria:
    “…gure azalean, lehenengo pertsonan sentitzeko”. Mesedez, ez dezagun Gaztelaniaz barreiatzen diren akatsik gurera ekar; beti otu ohi zait zera galdetzea: “lehenengo pertsonan, singularrekoan ala pluralekoan? Gaztelaniaz, “en persona” gauza bat da, eta aski, eta “en primera persona” aditzaren era bat. Bereiz ditzagun ongi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude