Irulegiko eskuaz

Irulegiko eskuaz –

Irulegiko eskuaz

Zuzeuko webgune honetan:

‘sorioneku’

2022ko azaroaren 16an, argazkian ere ikusten ahal denez, jakinarazi nuen zein zen Irulegiko eskuaz egiten nuen versionea eta haren gaztelaniazko itzulpena.

Apaltasunez, eta harrotasun punttu batekin, diotsuet ezen nirea izan dela eginik izan den lehenengoa, duda bat ere gabe.

XVI. mendeko euskara da Irulegiko eskuko hizkuntzatik, hau da, euskara hartatik, hurbilen dagoen euskara mota.
Nire galdera da:
Zenbat ordu dedikatu diote Irulegiko eskua interpretatzen saiatzen eta saiatuko direnek XVI. mendeko euskara hura irakurtzen, ikertzen eta aztertzen?
200 ordu 2000 ordu? 6000 ordu edo gehiago?
Zenbatek zin eginen lukete, gutxi gora beherako ordu kopuru aitortuaz, zenbat bizitza-ordu dedikatu diote XVI. mendeko euskarari?
Zenbatek zin eginen lukete beren ohoreagatik, beren familia osoarengatik eta euskararen beraren ohoreagatik?
Galderatto bat, ez besterik.
Adeitsuki

Irulegikoeskuaz

NAFFARRERA

10 pentsamendu “Irulegiko eskuaz”-ri buruz

  • Egia borobila:

    Erdaldunen artean bezala, euskaldun epelen artean ere, sekula ez naiz minorizatuta sentitu.

    Beti maiorizatuta sentitu naiz.

    Zinez eta benetan!

  • Adiskideok,

    Euskal aditza nik baino hobeki eta sakonkiago ikertu duenik ez da batto ere egon, ez eta, zoritzarrez, luzaz egongo.
    Uste dut oraindik ez dutela ulertu alde eta aldi orotako euskal aditza.

    Irakur hau eta ikas:

    https://zuzeu.eus/euskara/ekan-aditza/

    Apaltasunez

  • https://zuzeu.eus/euskara/ekan-aditza/

    Post honen iruzkinen jarraipena hona ekarri dugu.

    Adeitsuki

  • Toka, noka eta zuka

    NAUK, NAUN eta NAUZU

    U < = DU U < = GO naduk = nauk nagok = nauk nadun = naun nagon = naun naduzu = nauzu nagozu = nauzu Hirurak NAIZ aditzaren alokutivoak (nau- = naiz). Hauek datoz denbora batetik noiz-eta izan, edun (ukan) eta egon guztiz sinonimoak baitziren eta NOR- NORK orain ez baitzen existitzen. Existitzen zena zen NOR lehenago eta guero NOR-NORI. naiz = nago = nadu haiz = hago = hadu da = dago = dadu gara = gagoz = gaditu / daduz zara = zagoz = zaditu / zaduz dira = dagoz = daditu / daduz + NORI atzizkiak: t k n ka/ko gu zu te Izan aditzarenak (natzaik, natzain, natzaio, natzaizu, natzaizue, natzaie) geroagokoak dira, dudarik gabe, zaut / zait sortu eta geroagokoak. Adeitasunez

  • Ez dizut konprenitu hongi hortxet estekatua duzun post-an erraten duzuna. Hemen argixeago da eta nahi nizuke galdegin DU eta GO aditzak nondik jiten diren biak bat bera balin badira.

  • Kaixo, Gilen!
    Postaz igorri dizut azken iruzkina, zeina ezin ukan baitut ongi argitaratu hemen.

    Duela bost mende, Joannes Leiçarraga, hau da, ez Irulegiko, baina Naffarroako eskuak EGON aditzeko adizki hauek erabili zituen:

    dauke, daut, dauku, daue (edo dagote), nauzue eta (h)aut.

    Badute antzik EDUN aditzekoekin, ezta?

    Adeitsuki

  • Eskerrik hanitz Josu jauna, zinez interesgarri duzu.

    • Ganboarrok su emaitean / asi dira, ta onegaz urten daude beralan / Oñeztar barruangoak / Zein erre ez zitezan. Mondr. Arrasateko erreketaren kantua (~1448).

      Hemen: daude = daue = dute

      EDUN aditzarena, zeinak, ederto dakizun bezala, oraino ere, bizirik baitirau Bizcai alde honetan.

      Bai, IZAN, EGON eta EDUN = UKAN zeharo sinonimoak izan ziren. Ergativorik ez zegoenean, batez ere. Adituak zuzen badaude, eta ez baleude ere.

      Adeitsuki

  • DAUDE edota DAGOZ

    Hirugarren pertsonak eragina dauka lehenengo eta bigarrenean:

    ga + daude / dagoz = gaude / gagoz
    za + daude / dagoz = zaude / zagoz

    Singularrean ere berdin:

    na + dago = nago
    ha + dago = hago

    Iraganaldia

    Lehenengo eta bigarren pertsonetan:

    nin + dago + eN
    = nindagoen
    hin + dago + eN
    = hindagoen
    gin + daude / dagoz + eN
    = gindauden / gingagozen
    zin + daude / dagoz + eN
    = zindauden / zingagozen

    Forma laburtuak:

    nindagoen = nengoen
    hindagoen = hengoen
    gindauden = *genuden = geunden
    gingagozen = gengozen
    zindauden = *zenuden = zeunden

    Hirugarren pertsonetan

    zen + dago
    = zegoen
    zen + daude / dagoz
    = zeuden, zegozen

    Adeitsuki

  • Honelakoak topatu ditugu gure literatur tradizioan:

    etorri nauk
    etorri naun
    etorri nauzu
    etorri nauxu
    etorri nauzue

    Zaharrenak lehenengo hirurak dira.
    NAUZU: Pluraleko bigarren pertsona zen ( = nauzue), gero singular bilakatu zen.

    etorri nauk / naun / nauzu formatu edo eratu zirenean,

    NAU = NADU = NAGO = NAIZ

    baliokidetasuna ematen zela uste dugu.

    EDUN nor-nork izan baino lehen nor-nori izan zen, nor-nork motako aditz guztien modura.

    Alokutivoak (toka, noka eta zuka) ere nor-nori delakotik datoz guztiak.

    nauk = natzaik = nago(ki)k
    naun = natzain = nago(ki)n
    nauzu = natzaizu = nago(ki)zu

    Nik dakidala, natzaik, natzain eta natzaizu ez dirateke sekulan erabili NAIZ adizkiaren alokutivo modura, nahiz eta erabilera batzuk hurbil hurbil dagozkion alokutivotasunari:

    https://www.ehu.eus/ehg/cgi/kc/bilatu.pl?s=&S=&o=1&h=&c=&z=&k1=1&m1=lema&h1=etorri&d2=1&k2=1&m2=lema&h2=natzaizu&d3=1&m3=lema&h3=&alda=1&idazlea=&garaia=0&euskalkia=0&generoa=0

    Bon, hemen bai, ordea:

    “pozten natzaizu” = zukako “pozten nauzu”

    “Jose Ignazio Ansorena txistulariak:

    Jaun agurgarri hori:
    Pozaren pozez jakin dut Lezoko herriak antolatu dizun omenaldia. Bazen garaia! Baina, nonbait, esaera zaharrak dioenez: ”Inor ez da bere herrian profeta”. Dena den, azkenean aitortuko dizute merezia duzun ospea. Benetan pozten natzaizu oso musikari gutxik egin bait dute zuk adina euskal kultura ta musikaren alde. Gainera, txistuaren arloan, ez dut uste zu bezain trebe, jator ta euskal kutsuz hornitua besterik aritu denik. Nire izenean, beraz, eta Donostiako ta Euskal Herriko txistulari guztien ordez har ezazu ene agurrik beroena.”

    Hemen irakurria:

    https://artxiboa.lezo.eus/sites/default/files/dokument-eranskin/2019/02/Tomas%20Garbizu.pdf

    Aitor dezadan ezen “pozten natzaizu” hori, “pozten natzaikezu” eta “pozten natzaizuke” nire etxean azken urteetan, entzun eta esaten izan dela, behin baino gehiagotan, “pozten naiz” soila adieraztekotz nolabaiteko konplizitatezko keinuz edo.
    Ez dakit zuek entzuna duzuen. Ez nintzateke harritu egingo!

    Adeitsuki