etorri eta ekarri
etorri eta ekarri –
Ikus ditzagun lau aditz zahar hauek orainaldian:
IZAN
naiz, haiz, da, gara, zara, zarete, dira
EGON
nago, hago, dago, gagotza, zagotza, zagotzate, dagotza
ETORRI (intransitivoa)
nator, hator, dator, gatortza, zatortza, zatortzate, datortza
EKARRI (transitivoa)
nakar, hakar, dakar, gakartza, zakartza, zakartzate, dakartza
Aldaerak oraingo batuan:
gagotza = gaude, gagoz-
zagotza = zaude, zagoz-
zagotzate = zaudete, zagoz-te
dagotza = daude, dagoz-
gatortza = gatoz
zatortza = zatoz
zatortzate = zatozte
datortza = datoz
zakartzate = zakarzte
Irakur iruzkinak, otoi!
Hemen ez ditugu aipatu tarteko adizkiak:
gatortza = gatoz
zatortza = zatoz
zatortzate = zatozte
datortza = datoz
hau da: gatorz, zatorz, zatorzte eta datorz.
Beherago hauxe jarri dugu:
zakartzate = zakarzte
Euskara batuko adizki honek logika apurtzen du. Eta logika da euskal aditzaren ezaugarria eta magia.
Zeren “zabiltzate” esan ahal badugu, logikoena litzateke “zakartzate” egotea zakarzte-ren ordez, edo parean behinik behin.
Eta “zabiltzate”ren ondoan “zabilzte”.
Adeitsuki
Nork edo nortzuk garatu dute euskal aditza? Noiz?
XVI. mendeko aditz aberastasun eta joritasun puntua nola lortu zuten euskaldunek?
Euskal aditzaren aurrean inguruko guztiak nano ñimiñoak dira.
Zertarako nor, nori eta nork konkordantziak euskal aditzean txertaturik?
Hau ez dago beste inondik kalkatua.
Berezko eta bertoko garapen biziki inteligente baten ondorioa da.
Seigarren mendean edo egin zela esaten digute adituek.
Nola dakite haiek?
Nork edo zerk eman die informazio hau?
Adeitsuki
IZAN eta EGON aditzek amankomunean duten partea:
na, ha, da, ga, za, za+te, da
Iraganaldian:
nin, hin, ze, gin, zin, zin+te, ze
edota
nen, hen, ze, gen, zen, zen+te, ze
Hauen esannahiak:
NA = naiz/nago
Aditz intransitivoetan:
NAtor: ESTOY viniendo
Transitivoetan:
NAkar: ESTOY siendo traído
Iraganaldian:
ETORRI
Forma luzea:
NINdatorren: ESTABA viniendo
Forma laburra:
NENtorren
EKARRI
Forma luzea:
NINdakarren: ESTABA siendo traído
Forma laburra:
NENkarren
Adeitsuki
Hirugarren pertsonetan:
ZE: era, estaba
ZEtorren: estaba viniendo
ZEkarren: estaba siendo traído
LE: fuese, estuviese
baLEtor: si estuviese viniendo
baLEkar: si estuviese siendo traído
BE: sea, esté
BEtor: que esté viniendo
BEkar: que esté siendo traído
Adeitsuki
EKARRI adizkietan:
DAkar: está siendo traído
ZEkarren: estaba siendo traído
baLEkar: si estuviese siendo traído
BEkar: que esté siendo traído
gaztelaniazco itzulpen “arraro”ak ikusten ditugu. Ez ohikoak, bederen.
Subjektu pasivoac, ezta?
DAkar: alguien o algo está siendo traído por alguien o algo
Bai, hala zen, lehengo euskararen aditza holakoa zen. Bon, zen eta da, nahiz aktibo modura egun itzultzen dugun. Forma aldetik, lehengo modura bethi ere
Egun honetara itzultzen ohitu gara:
DAkar: trae (está siendo traído)
ZEkarren: traía (estaba siendo traído)
baLEkar: trajese (si estuviese siendo traído)
BEkar: que traiga (que esté siendo traído)
Subjektu pasivoa objektu zuzena bihurtzen da. Eta subjektu activoa edo agentea hirugarren pertsona (pertsona edo gauza) litzateke:
Autobusak Mikel DAkar
: El autobús trae a Mikel
(Mikel está siendo traído por el autobús)
Ulertzen delakoan.
ETORRI eta EKARRI aditzen bidez, erakutsiko dugu nola euskaraz aditz konjugazio bat eta bakarra daukagun. Hona hemen:
Orainaldia
•nator, hator, dator, gatoz, zatoz, zatozte, datoz
• nakar, hakar, dakar, gakartza, zakartza, zakarzte, dakartza
Iraganaldia
Luze:
•nindatorren, hindatorren, zetorren,
gindatozen, zindatozen, zindatozten, zetozen
•nindakarren, hindakarren, zekarren, gindakartzan, zindakartzan, zindakarzten, zekartzan
Labur:
•nentorren, hentorren, zetorren,
gentozen, zentozen, zentozten, zetozen
•nenkarren, henkarren, zekarren, genkartzan, zenkartzan, zenkarzten, zekartzan
Oharra:
Iraganaldi luzeak baino ez daude batuan bildurik, eta haietan -DAKAR- barik, -DEKAR- agertzen zaigu.
Adeitsuki
NORK ergativoa nahiko berandu onartu omen genuen euskaldunok. Hori diote Universitateko Filologoek.
Nik neuk ez dakit.
Ergativoa baino lehen, aditza pasivoa zenean, zeren sortzez hala baita, nik uste dut bazegoela subjektu aktivoa edo agentea izenezta dezakeguna K eta Z atzizkia zeukakeena:
Joannes dakar horçaz / horrez / horrek
: Juan está siendo traído por ese
nondik oraingo: Ese trae a Juan
Hasieran, beraz, ikusi ditugun NOR tipoko aditzak;
Orainaldia
•nator, hator, dator, gatoz, zatoz, zatozte, datoz
• nakar, hakar, dakar, gakartza, zakartza, zakarzte, dakartza
Iraganaldia
Luze:
•nindatorren, hindatorren, zetorren,
gindatozen, zindatozen, zindatozten, zetozen
•nindakarren, hindakarren, zekarren, gindakartzan, zindakartzan, zindakarzten, zekartzan
Labur:
•nentorren, hentorren, zetorren,
gentozen, zentozen, zentozten, zetozen
•nenkarren, henkarren, zekarren, genkartzan, zenkartzan, zenkarzten, zekartzan
Gero NORI onartzen hasi ziren, dela KI-dun NORI atzizkien bidez, dela KI-gabeko NORI atzizkien bidez.
Adeitsuki
KI-dun NORI atzizkiak:
kit /kida, kik/kia, kin/kina, kio,
kigu, kizue, kie
Adibidez: datorkit, dakarkit
Pluralean:
zkit/zkida, zkik/zkia, zkin/zkina, zkio, zkigu, zkizue, zkie
Adibidez: datozkit, dakarzkit (dakartza + kit)
KI-gabeko NORI atzizkiak
t/ta, k/a, n/na, ko/ka, ku, zu, zue, te
Pluralean:
zt/zta, zk/za, zn/zna, tzo/tza/zka/zko, zku, tzu, tzue, zte/tze
Adibidez:
datorkit = datort
datorkik = datork
datorkin = datorn
…
dakarkit = dakart
dakarkik = dakark
dakarkin = dakarn
…
Pluralean:
datozkit = datozt
datozkit = datozk
datozkin = datozn
…
dakarzkit = dakarzt
dakarzkik = dakarzk
dakarzkin = dakarzn
…
Oharra: dakart = dakarkit
Honezaz mintzatuko gara hurrengoan.
Adeitsuki
Amaitu dugu aurreko iruzkina ondoko oharño hau eginez:
“Oharra: dakart = dakarkit
Honezaz mintzatuko gara hurrengoan.”
Euskal aditz guztiek konjugazio bat eta bakarra daukate. Dudarik gabe.
Hasieran NOR tipokoak ziren:
DAtor: está viniendo
DAkar: ESTÁ siendo traído
Gero NORI atzizkiak gehitu zitzaizkien adizkiei:
DAtorKIT: está viniendo a mí, o sea, me está viniendo
DAkarKIT: está siendo traído a mí, o sea, me está siendo traído
dator eta datorkit tipokoak intransitivo normal normalak dira.
dakar eta dakarkit, ordea, transitivoac dira, eta nahiz eta hasieran pasivo modura ulertzen ziren:
DAkar: está siendo traído
DAkarKIT: está siendo traído a mí
gaur egun hauei itzulpen aktivoa ematen diegu:
dakar: lo trae
dakarkit: me lo trae
Itzulpen hau emanik ere, adizkien estruktura lehengo bera da, hau da, pasivo itxura daukate, guztiz itsutu ez garenontzat, bederen.
KI-dun atzizki horiek arbitrarioki atzizki bilakatu ditugu (eta niri ongi iruditzen), baina berdin berdin separatuki joan zitezkeen:
dator kit (edo: ki t)
dakarz kigu (edo: ki gu)
etc.
zeinetan KI bailitzateke preposizio baten antzekoa, erdaraz A den bezalaxe.
Hurrengoan NORK atzizkiak nola sortu ziren azalduko dut.
Adeitsuki
Nork atzizkiak nondik baino lehen, ikus ditzagun hauek:
NAflipa: estoy flipando, flipo
…
DAflipa: está flipando, flipa
DAflipaKIT: me flipa
= >
DAflipaT: flipo, yo flipo, yo lo flipo
Barre egitekotan, egizue isilka, otoi!
Adeitsuki
Orain bai,
azken aurreko iruzkina ondoko oharño hau eginez amaitzen nuen:
“Oharra: dakart = dakarkit”
Ederto!
dakart hori dakarkit baino ez da.
NIRI zena (kit) NIK (t) bihurtu da:
dakart = dakarkit: Él me lo trae
dakart = dakarkit: yo lo traigo
Oharra: Gipuzkoako ekialdean.”dakarkit” oraino ere “dakart” esateko baliatzen dute.
Eta are haratago ere, “dabilt” batek zeina “dabilkit” nor-nori adizkiaren baliokidea den, “darabilt” nor-nori-nork adizkiaren balioa dauka euskal eremu zabalean.
Hemen dago NORK delakoaren atzizkien gakoa.
NORI atzizkiak NORK atzizkiak bilakatzen dirade.
darama(ki)t = > daramat
: me lo lleva = > lo llevo
Ulertu datekeelakoan
Adeitsuki
Alokutivoac ere ki-gabeko NORItik atera dira:
datorkik = > datork
datorkin = > datorn
datorkizu = > datorzu
DA ordez DIA jarririk:
diatork
diatorn
diatorzu
DIA hori JA, XA, ZA edo ZE modura ahoskatzen (eta idazten) da.
diatork = jatork, xatork, zatork eta zetork
Errazago ahoskatzeko aldaketa batzuk edukitzen ditu:
jatok, xatok, zatorrek eta zetorrek.
Mendebaldean DIA hori NORI normalean ere sartzen da:
dator + ko = jatorko
da + ko = jako
…
Adeitsuki
Eta NORK iraganaldian nondik, baina?
Hirugarren pertsonan diot, zeren lehen eta bigarren pertsonetan orainaldian bezala ki-gabeko NORI-tik baitator.
nakarkizu-tik:
nakarzu
: me traes (estoy siendo traído por ti)
nindakarkizu-tik
nindakarzun
: me traías (estaba siendo traído por ti)
Nire galdera zen ea nondik datozen tipo honetako adizki irregularrak:
nekarren
hekarren
genekarren
zenekarren
zenekarten
Hauetan NORK atzizkirik ez dago, aurrizkiak baizik (ne, he, gene, zene, zene + te).
Irregular hauek NOR erregularretatik datoz, zeinetan NOR delakoa NORK bilakatzen baita aditz transitivoetan:
Honelaxe:
nindakarren = > nenkarren = > nekarren
ninduen = > nenduen => neuen => nuen
nindaraman = > *nendraman = > neraman
Oharra: *nenDraman, ipini dut *nenrama ezin delako ahoskatu egokiro. Hau da:
honra = ondra
Enrike = Endrike
egiten ditugun bezala.
Adeitsuki
TOR edo KAR erroen ordez, beste bat ipinirik edozein aditz conjuga daiteke.
Adeitsuki
Esana dugu goraxeago:
“Mendebaldean DIA hori NORI normalean ere sartzen da:
dator + ko = jatorko
da + ko = jako”
Baina ez da soil-soilik mendebakdeko kontu bat, zeren DIA ki-gabeko NORI normalean ikusten baitugu ondoko adibideotan:
Larramendi: diakart
Baita bearr ere! Arriari zagozka, aita Garagorri: ni aidea ninduen, ta eztit ezer utzi! Eleiza berri horrek zer on diakart niri? // Ez ogirik, ez artorik, ez ardorik, ez eltzekizunik; ezer ere orren ondasunetatik ez datorkit.
Pouvreau: diakarkezu
Naskiz etorriko diren gauzez ansiatzeak zer diakarkezu tristura tristuraren gainean baizen? Aski du egunak bere eguneko gaitza.
Duhalde: diakhargun
Bada, dio San Bernatek, Maria sakratuari othoitz egiteko lejal eta arthatsu egin behar gaituenak dire, Jainkoaren aldean duen kredita eta ahala, eta guri diakhargun maithagunea.
Serafin Baroja: diakargu
FULVIA: Gaitzen bat diakargu honen etorrerak
Adeitsuki
EDUKI aditza’ daduka singularra eta daduzka (edota dadutza) pluralak hirugarren personan jada edukirik, KI-gabeko NORI atzikiak onartzen hasi zen.
Axularrek, adibidez,
DIADUKO = daduka + hari
eta
DIADUKOZU = dadukazu + hari
DA-ren ordez DIA ikusten dugu hemen ere.
Leiçarragak adizki hau dakarkigu:
DIADUTE = daduka + haiei
KA desagertzen da, nola edo hala.
TE = kie
Orotarikoan beste hau ikusten ahal dugu:
Beotibar, Beotibar, hik diadutak [= ‘me lo tienes’] Martin de Oibar. Beot 68.
DIADUTAK = dadukak + niri
DIADU- hasieradun hauek EDUKI aditzean sailkatu eta sailkatzen dira, nahiz eta EDUN aditzean arrazoi handiagoaz kokatzen ahal ziratekeen.
Adeitsuki
Mendebaldean JOK eta JONa erabiltzen dira besteen DIK eta DIN adieraztekotzat:
jok = dik
jon = din
Nondik, baina?
diaduk = diauk = jauk = jok
diadun = diaun = jaun = jon
Nire ustez
Adeitasunez
DAkar edo DAtor modura,
DAdu sortu zen.
+T:
DAduT honetarik DAUT eta DIAUT KI-gabeko NORIdunac.
Hauetarik ondoko hauek sortu dira:
DUT
DAUT = deraut = dit = deust
ZAUT (diaut) = zait
-KO
DAdu + ko
DADUKO = daduka
DIADUKO = dadukio
DAUKO = derauko = dio = deutso
ZAUKO (diauko) = zaiko, zaio
etc.
Dohainic, guretakotz, euskaldunondakotz.
Anitz esker, Sorioneku!
Bigarrenez bidaltzen dut aipu hau:
Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa
https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ehhe&task=hiztegia&Itemid=1193&lang=eu&mark=076-03
*eradutsi. Lazarragagan eutsi aditzaren forma kausatiboak aurki daitezke, beti laguntzaile gisa: AL 1145v on eretxi / ez deraustezu ‘maitarazi ez diezu’, A27a: 5 oi aserratu deraustazu ‘haserrarazi nauzu’, A24: 11 eragotziko deraustae ‘eragotziko didate’ eta B20: 70 ez deraustae besterik aterako ‘ez didate besterik aterako’; lehen bietan aditz nagusiaren kausatiboa adierazten du, baina beste bietan aditz laguntzaile hirupertsonadun soila da.
? Badirudi Lazarragaren adizkiotan *eradutsi aditz nagusia berreraiki behar dela; beste aukera bat izan zitekeen pentsatzea -ra- gehitu dela deustezu, deustazu eta deustae adizki laguntzaileetan, baina uste honen aurka egon daiteke horietako bik kausatibotasunaren zentzua galdua izatea. Cf. *eradun.
Josu Lavin:
Lazarragak badaki forma luzeok bezala, forma laburrok ere erabiltzen:
DERAUSTAE = DEUSTAE
DERAUSTAZU = DEUSTAZU
Mende honen hasieran agertu zen Arabako Lazarragaren eskuizkribua.
Krutwig, Axular eta Leizarragari esker, derautate, derauzte edo derautazu moduko adizkiak neure neure eginik nituen ia ia hiru dekada lehenago, didate, dizkidate edo didazu haiekin batera, eta magisterio egiten nuelarik Juan Luis Goikoetxea eta Patxi Uribarren irakasle bikainen eraginez irakurritako bizkaierazko liburuetako deustie, deustez eta deustazu moduko haiek ere.
Zur eta lur geratu nintzen Lazarragaren agerpenarekin.
Ekialdekotzat nituen DERAU- haiek, mendebaldean ere, Arabako bizkaieraz:
derautazu/ dautazu
deraustazu/deustazu
+ didazu erdialdean.
Batto batuan onartua: didazu
Zergatik holako murrizketa? Zergatik eta zertarako?
Adeitsuki
6034 entzunaldi
https://youtu.be/6UgHgbQC75s
Mila esker!
KI-dunak
NORI
nori + nork
KIT
kidak, kidan, kit, kidazu, kidazue, kidate
KIK
kiat, kik, kiagu, kiate
KIN
kinat, kin, kinagu, kinate
KIO
kiot, kiok, kion, kio, kiogu, kiozu, kiozue, kiote
KIGU
kiguk, kigun, kigu, kiguzu, kiguzue, kigute
KIZU
kizut, kizu, kizugu, kizute
KIZUE
kizuet, kizue, kizuegu, kizuete
KIE
kiet, kiek, kien, kie, kiegu, kiezu, kiezue, kiete
Adeitsuki
Orain arte, behin eta berriz esan dut ezen adizki bi hauetan agertzen den NA- hori NAiz edota NAgo besterik ez dela:
NAtor
: estoy viniendo
NAkar
: estoy siendo traído
Iraganaldiko NIN edo NEN direla NINtzen edota NENgoen:
NINdatorren = NENtorren
: estaba viniendo
NINdakarren = NENkarren
: estaba siendo traído
Berdin beste edozein aditzekin, intransitivoa izan dadin ala transitivoa:
NAbil
NINdabilen
NArama
NINdaraman
Transitivoetan subjektua subjektu pazientea da. Hortik itzulpen desberdina. Subjektua konplementu agentea litzateke, zeinek K edo Z atzizkiak eramaten baititu:
NAKAR zutaz, zuzaz, zutzaz edo zuk, adibidez. Egun K (zuk) da egokien eta argiena. Kasu honetan agentea integratzen da aditzean:
NAKARZU
: estoy siendo traído por ti
Goiko adizkietan, behar izanez gero, NORI sar daiteke. Adibidez
natorkio
nakarkio
nakarkiozu
Edo KE partikula ere, probabilatea, duda, gerokotasuna eta adierazten duena.
natorke
nakarke
nakarkiokezu
Adeitsuki
NOR-NORK
ADIZKIA perifrastikoki
: itzulpen passivoa
: itzulpen activoa
Zenbait adibide:
NAKARZU ekartzen nauzu
: estoy siendo traído por ti
: me traes
HARAMAT eramaten haut
: estás siendo llevado por mí
: te llevo
DAKUSA ikusten du
: está siendo visto (por él)
: le/la/lo ve
GAKARTZATE ekartzen gaituzte
: estamos siendo traídos por ellos
: nos traen
DARAMATZAZUE eramaten dituzue
: están siendo llevados por vosotros
: les/las/los lleváis
ZAKUSKIT ikusten zaitut
: estás siendo visto por mí
: te veo
Adeitsuki
Aditz transitivoetan ordena sintaktikoa ondokoa da nor-nori-nork tipokoetan:
(autoa) da-RAMA-(kizu)-gu
subjektu pazienteari dagokion aditza- esannahia ematen duen aditza – (objektu indirektua) – subjektu agentea
Laurak integraturik aditz trinko bakoitzean.
Euskal aditzak berez egitura pasivoa dauka, beraz ingurukoetatik ez da kopiatu edo kalkatu egin. Ezina!
Adeitsuki
Ecen çuec baithan guinenean aitzinetic erraiten guendrauçuen ecen afflictione iragan behar vkanen guenduela, heldu-ere içan den beçala, eta badaquiçue.
1 TESSALONICARREI 3:4 Leiçarraga
Zuekin ginelarik, aldez aurretik esan genizuen atsekabeak izango genituela, eta badakizue hala gertatu dela.
1 TESALONIKARREI 3:4 EAB
4 Zuekin ginelarik, aitzinetik erran ginauzuen atsegabeak ukanen ginituela, eta badakizue hala gertatu dela. Etchehandy, lapurteraz
GUK ZUEI nor singularra
gendrauzuen = genderauzuen
genizuen
ginauzuen
genderauzuen eta ginauzuen erkaturik, argi ikusten da bigarrena dela, berez, gindauzuen, zeren derauzuen adizkiaren bilakaera edo forma laburra dauzue baita.
Halaber, genizuen jatorriz gendizuen zela.
Hasierako gen- edo gin- baliokideak dira guztiz. Nire ustez zaharrena gin- dateke. Baina hemen aldaketa bat gertatu da:
gin- (edota gen-) NOR izaten baita.
Hemen, ordea, NORK adierazten du.
NOR zena NORK-ek okupatu du.
nindakarren HARK NI
= >
nenkarren
= >
nekarren NIK hura
NIN hori ekarria izatetik ekarle izatera iragan da.
Eraldaketa hau ere berezkoa du euskarak, hau da, euskarak ez du kalkatu edo kopiatu inguruko erdaretatik.
Adeitsuki
Ihardets ceçaten eta erran cieçoten, Baldin hori gaizqui-eguile ezpaliz, ezquindrauqueán hiri liuratu.
JOAN 18:30 BHNT
Haiek erantzun zioten: —Gaizkilea ez balitz, ez genizukeen ekarriko.
JOAN 18:30 EAB
Heiek ihardetsi: – Gaizkilea ez balitz, ez ginauzun ekarriko.
Aurrekoan GEN-:
gendrauzuen = genderauzuen
( = genizuen)
Oraingoan GIN-:
ginderaukean
( = geniakeen, zeina zuri balitz: genizukeen)
GEN edo GIN zeharo berdinak. Hemen GU ordezkatu beharrean GUK du ordezkatzen. Hau da: GINen izatetik GENuen izatera iragan da. NOR izatetik NORK izatera.
Bilakaera:
ninduen = ninduan = nindun
nenduen = nenduan = nendun
neuen = neuan / neban = neun
nuen = nuan = nun
Agian hasiera hasieratik ninduen batek ni-hark bezala, nik-hura adierazi izan du. Eta berdin aditz guztiekin:
nindaraman hark-ni
nendraman tartekoa
neraman nik-hura
Adeitsuki