EZAN aditz laguntzailea
EZAN aditz laguntzailea –
EZAN aditz laguntzailea
Aditz Laguntzaile Batua – Separata
Egizue klik goikoan.
EZAN aditza izan da Euskaltzaindiak arinegi, eta beraz gaizki, erabakitakoen artean, nabari nabaria den akatsa.
Erantzukizuna bi hauen artean banatzen da: Luis Michelena, alias Koldo Mitxelena, Aditz Batzordearen buru eta Luis Villasante, euskaltzainburu.
Era berean batzordeko nahiz Euskaltzaindiko kide guztiak, ordukoak nahiz oraingoak. Denak.
Irakur iruzkinak, othoi.
Federico Krutwig jaunak 1971. urtean argiro irakatsi zuen, HEGOSA saria irabazitako lanarekin, zeintzuk ziren EZAN aditzaren forma nobleak eta egiazkoak:
https://zuzeu.eus/euskara/krutwigen-ineditoa-euskal-aditz-laguntzailea/
Ikasi, ordea, ez zuten egin, ez Aditz Batzordekoek, ezta euskaltzainek berek ere. Oraino ere ez dute egin eta!
Txillardegi batek ere, antza denez, ez zuen jakin egiazko eta gezurrezko adizkien artean bereizten, bestela ez lirateke aukeratu izan, aukeratu izan zirenak!
Adeitsuki
NOR-NORK delakoan ez dago akatsik *EZAN aditz honetan. Batuan onartutakoa literatur tradiziokoa da. Hala behar zuen. Ederto!
NOR-NORI-NORK delakoan, ordea…
Bihar minçatuco naiz.
Federicok 1971.eko lan hartan EZAN aditza bikain aurkeztu zuen, baina bere hortan hartu beharrean, literatur tradizioaren aurkako adizkiak asmatu zituzten Aditz Batzordekoek.
ZKI, iO eta iE ezerezetik atereaz:
Batua – Krutwig
ieza = ieza (berdin)
iezazki = > ietza
iezaio = > iezo (ieza + o)
iezazkio = > ietzo (ietza + o)
iezaie = > ieze (ieza + e)
iezazkie = > ietze (ietza + e)
Oharra: Hauxe guztiz erregularra da euskaraz:
A + O = O
A + E = E
Adibidez:
Okerrak – Zuzenak
diezazkiote: dietzote
ziezaioten: ziezoten
liezaioke: liezoke ( = liezakeo)
Euskaltzaindikoak asmatuak izateaz gain, inpraktikableak dira guztiz eta zeharo.
Adeitsuki
EZAN aditza asterisko batez markatzen dute Euskaltzaindikoek (*ezan), dirudienez inork ez duelako sekulan erabili forma hori.
Zergatik ez dute berdin egiten analogiaz asmatu dituzten milaka adizkirekin?
Inork ere ez dituelakotz erabili sekulan ere.
Adizki paradigmatikoak dira. Soil soilik paradigmetan agertu izan direlakotz!
6000 ençunalditarat heldu nahi ninçateque aphirila baino lehen:
https://youtu.be/6UgHgbQC75s
Egun: 5981
Barre batzuk egin ditut Josu honekin!
Adeitsuqui
Ba ote!k hemen:
https://zuzeu.eus/euskara/hazia/
iruzkin bat egin du non esaten baitu:
“Portzierto, kasualitatea, nire herriko jaien hasieran hauxe kantatzen da San Martzialen omenez elizan: “Kanta diezkiogun gustoz Martziali gozoak”.”
Adiskide on batek ohartarazten nauen bezala, DIEZKIOGUN hori EGIN aditzekoa da. Ez da, beraz, “*diezazkiogun” EZAN aditzekoaren aldaera bat, “deizkiogun” adizkiaren aldaera baizik, Altzan eta inguruetan ohikoa dena. Batuan “degizkiogun” eta mendebaldeko “de(g)ioguzan” baliokidea.
Esan dezadan, bidenabar, mendebalde oso zabalean EGIN aditza dela EZAN aditzaren ordez erabiltzen dena. Bata bestea bezain ona benetako euskara batuan, nahiz Euskaltzaindiak ez dukeen onartzen. Niri bost axola hauen eritzia, dena dela.
Adeitsuki
EGIN aditzak batuan TZA pluralgilea darama nor-nork delakoan eta ZKI nor-nori-nork delakoan:
dagigu = > dagitzagu
degiogu = > degizkiogu
Mendebaldean Z bukaeran:
dagitzaguN = dagiguzaN
degizkioguN = degioguzaN
Orotariko eta orotarako euskaran EGIN beti erabiltzen ahal da EZAN aditzaren ordez edo EZAN aditzarekin batera.
ekar ezazu
= ekarri egizu
ekar ditzagun
= ekarri dagiguzan
= ekarri dagitzagun
ekar dietzogun (*diezazkiogun)
= ekarri degioguzan
= ekarri degizkiogun
etc.
GI maiz I modura idazten da:
eizu, daiguzan, deioguzan, deizkiogun…
Adeitsuki
Hassieran aditz guztiac ciraden NOR edo NOR-NORI typocoac.
NOR
dadu
errannahia: da, dago
NOR-NORI
daduco = daduca
dautso = dautsa
Laur hauen errannahia, guti goiti beheiti, çaio = çaico = çaica ( = jaco = jaca) edo dagoquio ( = dagoco = dagoca) çatequeen.
NORC agentea aguercen denean, honec batzuetan harcen du NORIren lekua, eta berce batzuetan NORen lekua.
Honetara daduco / daduca adizquietaric NORI desaguerturic NORK aguercen da subjectu beçala, marcaric gabea hirugarren personan.
Berce personetan NORIren marca berberac NORC-ean: t, c, n, gu, zu, zue, te/e.
Adeitsuqui
ukhan = içan, egon
Orotaricoan:
3. (Lar; -kh- BN-baig ap. A; H), uketu, iken. Ser; estar. “Ser” Lar. “Lehen ere Baionan ukhana niz” H. “Ukhan niz, he estado” A.
Bazioiten ni uketu naizen parte otan Franzian trublazio andiak azitzen zirela. CartEsp 452. Zein ukandu baitzen konzebiturik Spiritu Santu jaunaren obras […], kruzifikatu ukandu zen, il eta orzi ukandu zen. CredoZan 3. Ura piper eske joan da bere etxetikan, egin duen bezala itzaia ukan den bezala. “Como lo ha hecho antes de ahora en otros lugares que ha sido boyerizo”. (Lónguida, 1659) ReinEusk2 169. Ezkondua izana gatik 25 urthez kastitatean bizi ukhetu zena. Harb 462s. Ordenanzen azpian bizi ukheturik. Ib. 420. Ikenik anitz deituek, ikein direla guti eskojituek. MurSerm 88. Ez da beraz harritu behar Azkainen ere ukan bada Jean Baigorri bat. Zerb Azk 107.
Berçalde:
nauc, naun, nauçu, nauxu = naiz (edo nago)
Errannahi aldetic
Adeitassunez
Ohartu naiz gaur gehienetan “izan” erabiltzen ginuela “ukan”-en ordez , eta Lapurdin Baxe nafarroan baino gehiago.
Baina lehen “ukan” “izan”-en ordez erabil zitekeela batere ez nuen pentsatuko.
Beñat preciatua,
Curiositate modura ipini dut Orotaricoco hirugarren adiera hori.
Anhitz esquer!