Krutwigen ineditoa: Euskal Aditz Laguntzailea

Krutwigen ineditoa: Euskal Aditz Laguntzailea –

Federico Krutwigen ineditoa:

Euskal Aditz Laguntzailea

Federico Krutwig jaunaren “Unificación literaria del verbo auxiliar vasco” izeneko lana plazaratzen dugu gaur.

“Unificación literaria del verbo auxiliar vasco”

Egizue klik aurrekoaren gainean nire dropboxetik idazmakinaz idatzitako ale originala deskargatzekotz.

HERRI GOGOA S.A. enpresak sariketa antolatu zuen aditzari buruz.

1971aren 11aren 26ko bilkuran jakinarazi zen irabazlea: F. Krutwig.

Bosten arteko lehena.

Epaimahaikide izan ziren P. Lafitte, I. Berriatua eta Txillardegi.

75000 pztako saria eman zioten Krutwigi.

Irakur iruzkinak, othoi!

Krutwigen ineditoa: Euskal Aditz Laguntzailea

NAFFARRERA

10 pentsamendu “Krutwigen ineditoa: Euskal Aditz Laguntzailea”-ri buruz

  • Iñaki Beobide Agirrezabalaga
    euskaltzale zumaiarra Herri Gogoa argitaletxe eta diskoetxearen sortzaileetariko bat izan zen.

    https://eu.m.wikipedia.org/wiki/I%C3%B1aki_Beobide

    Euskal Kantagintza Berriaren hainbat disko grabatu zituen Donostiako estudioa, zeina Pako Miangolarra editorearekin batera prestatu baitzuen. Jarrai antzerki taldean atzerriko antzerkigileen obrak euskaratu eta taularatu zituen, eta Ikuska liburu saila sortu zuen. ETBren sorreran ere parte hartu zuen. “Egin, betetzear zeuden esparruak jorratu, bultzatu, lagundu, bideak jarri”, horrela definitu du bere jarduna Beobidek.

    Adeitsuki

  • https://www.ehu.eus/seg/gizt/6/7

    Goiko esteka honetan Pello Salabururen “Bergarako bilkura egin zen arte. Aditz batua (1972)” artikulu luzea irakurtzen ahal dugu:

    “Azkenean, azaroan eman zen aditz batuaren saria, 75.000 pezetakoa, eta Krutwig izan zen aho batez saritua: “Krutwig jaunak ditu bakarrik bete jarri ziren baldintzak, formak hautatuz, erranez bere hautuaren arrazoiak, bere burutik formarik ez asmatuz. Izan dira segur lan eder baliosak aditzari buruz, baina baldintzez kanpokoak. Adibidez Alvarezek eta Lafittek uste dute Jean Eppeherrek Zuberoako aditzaz egin duen lanak merezi lukela nunbait agertzea, gutik ezagutzen baitute zoin den berezia eta zabala” (Euskaltzaindia 1972, 277). Horrela, Krutwigek lortu zuen kontsolamenduzko sariarekin hornitzea bere proposamena: euskaltzainek, handik gutxira, beste eredu bat aukeratuko zuten estandar gisan.”

    Nire iruzquina:
    “Jean Eppeherre”? Ongi idatzia al dago izen hau?
    Nor zen exaktuki?
    Ez al zen Guillaume Eppherre izan?
    Bost izan ziren sariketa honetara aurkeztu zirenak. Ez dago modurik jakiteko nortzu izan ziren?
    Euskaltzaindian galdeturik Jesus Rubiok jakin du Josu Oregi izan zela beste partehartzaile bat, eta larriena:
    Soil soilik kontserbatzen dutela Euskaltzaindian Oregiren lana. Beste lauena ez. Non daude? Nola desagertu dira? Nork gorde zituen? Epaimahaikoek kopia bana eduki behar izan zuketen. P. Lafitte, I. Berriatua eta Txillardegi izan ziren epaimahaikoak. Haien paperen artean egon behar lirateke lan hauek.

    Pello Salaburuk, bere hitzak balira, oso aurpegi gogorraz, adierazten digu Krutwigek “kontsolamenduzko saria” jaso zuela.
    Ez, barkatu, Herri Gogoak antolaturiko sariketa berak irabazi zuen. Saria 75.000 pezeta.
    “Kontsolamenduzko” hori zertara dator? “Propinilla” bat eman baliote bezala Federicori!?
    75.000 pezeta langile baten urte osoko soldata baino gehiago zen 1971. urtean. “Paston” bat eman zioten Federicori, horixe baitzen saria, benetako diru mordoa!!!

    Adeitsuki

  • Mila esquer Josu!!
    Ha cer documentu historicoa!

  • Anhitz esquer, Aletchu!

  • Pello Salabururen artikulu luze horretan ere hauxe irakurtzen ahal da:
    “1972ko urtarrilean aditz batuko batzordeak prestatutako lehenbiziko bi zatiak banatu ziren euskaltzainen artean, eta hilabeteko epea eman zitzaien oharrak egiteko. Apirilean aztertu zen aditza. Zail ikusi zen batasuna egitea “deraut/deust” sistemetan, eta pentsatu zen beharbada egokiago gerta litekeela bi bide eskaintzea (Euskaltzaindia 1973b, 257).”

    Hemen itsasten dut Aditz Batzorde hura nortzuk osatzen zuten:

    A D I T Z B A T Z O R D E A

    Atal eragilea:
    Luis Mitxelena, buru
    Piarres Lafitte
    Imanol Berriatua
    Guillaume Eppherre
    Patxi Altuna, idazkari

    Kontseilu atala:

    Lino Akesolo
    Gabriel Aresti
    Isidro Baztarrika
    Jon Etxaide
    Joseba Intxausti
    Damaso Intza
    Polikarpo Iraizoz
    Xabier Kintana
    René Lafon
    Fernando Mendizabal
    Inazio Omaetxebarria
    Josu Oregi
    Txillardegi (J.L.A.E.)

    (Ikus EUSKERA XVI, Bilbao 1971 130-131 orr.)

    Gera zaitezte honekin:

    “Zail ikusi zen batasuna egitea “deraut/deust” sistemetan, eta pentsatu zen beharbada egokiago gerta litekeela bi bide eskaintzea”

    Bitchia!

  • Artikulu berberean:

    “Ustez errazen ziren formek ere buruhausteak sortu zituzten: zarete/zarate; zineten/zinaten; genuen/genduen; dadin/dedin; dit/deraut/daut, eta abar. Lan zaila eta nekeza izan zen. Aldeko eta kontrako arrazoiak “aditzen genituen –edo aditzen saiatzen ginen behintzat”, eta bat etorriz gero, forma hura hartu. Bestela, botoetara, argudio ezin zientifikoago erabiliz, horrela erabakitzen baitira azkenean kontu hauek hizkuntza akademietan (ez da holakorik gertatzen, eskerrak, grabitatearen indarraren ondorioez eztabaidatzen denean). “Jendeak, gazte jendeak batipat, egin dion harrera ona gogoan hartzen badugu, esan dezakegu ez genuela denbora alferrik galdu” (672. or).”

    Votoen bidez!?

  • “Zail ikusi zen batasuna egitea “deraut/deust” sistemetan, eta pentsatu zen beharbada egokiago gerta litekeela bi bide eskaintzea”

    Bi bide ez, hiru escaini behar içan lirateque: deraut, deust eta dit, bakoitzac librequi bat hauta ceçan.

    Oraindic eguin behar den gauça da, Bizcai aldean eguin den injusticia amiñi bat çucencecotz.

    Adeitsuqui

  • Federico Krutwigen lan hau

    https://www.dropbox.com/sh/yn6xzlqinqjk8n8/AACkqu6rPlRmi7FI-5di20Rua?dl=0

    Naffar Paradigmac delaco lan honen oinharrian dira.

    Adeitsuqui

  • Salaburu euskaltzainaren artikuluan:

    “1972ko urtarrilean aditz batuko batzordeak prestatutako lehenbiziko bi zatiak banatu ziren euskaltzainen artean, eta hilabeteko epea eman zitzaien oharrak egiteko.”

    Aditz Batzordea Euskaltzainen gainetik. Hauek laster aho batez aditza onartuko zuten egoerak berak hartaratuak.

    Adeitsuki

  • https://www.berria.eus/paperekoa/5002126/022/002/2021-05-20/krutwig-menderakaitza.htm

    Artikulu bikain honetan hauxe irakurtzen ahal dugu:

    “Federiko Krutwig gizon jakintsu-jakintsua izateaz gain gizon on-ona zen. Ezagutu izan ez banu, mundu honetan horrelakorik ez dagoela esango nuke. Baina egia da, ez nago mitifikatzen. Gizon hau, gizatasunean bikain-bikaina, pobrezian hil zen. Etsaiak muturreraino eraman zuen, baina ez zen saldu. Azken uneraino maite zuen Euskal Herri duin eta independentearen alde borrokatu zen.”

    Nerea ez dabil gueçurretan. Hartu çuen impressionea baino ez cen içan.
    Nerea oker cegoen, ez berceric.
    Krutwig hil cenean, 10 millioin peseta ceducan banketchean.
    Ez, Krutwig behin ere ez da pobrea içan bere vicitza ossoan.