Jon Kortajarena La Resistencia saioan
Jon Kortajarena La Resistencia saioan –
Jon Kortajarena modelo eta aktore bilbotarra egon da bart “La Resistencia” saioan, ‘El inmortal’ Movistar+eko seriearen promozioan kanal bereko saio arrakastatsura bere lehen bisitan. Bilbotarrak Just Cavalli, Calvin Klein, Versace, Jean Paul Gaultier, Giorgio Armani, Karl Lagerfeld, Zara, H&M edo Guess bezalako markentzat egin du lan mundu osoan, 2003an hasitako ibilbide itzela. Aipagarria Tom Fordekin izan dituen lankidetza ugariak, bederatzi denboralditan diseinatzaile amerikarraren muso bihurtua. Irina Shayk, Kate Moss, Gisele Bundchen, etab.ekin mundu mailako kanpaina itzelak egindakoa, Madonnaren laguna, argazki, bideoklip, telebista, serie, zine, eta kurrikulum luzea egindakoa, bizitza eta tipo oso interesgarriak… Hemen 20 minutuko Broncanorekin izandako solasaldia ikusi nahi baduzu…