Gorka Otxoa La Resistencia saioan

Gorka Otxoa La Resistencia saioan –

Gorka Otxoa la resistenciaGorka Otxoa aktore donostiarra egon da bart David Broncanok aurkezten duen La Resistencia saioan. Errealak irabazitako Errege Koparen erreplika txiki bat oparitu dio Broncanori Gorkak hasteko, eta marrazketabar ilustratzailearen obra tematiko bat. Solasaldi entretenigarria izan da, euskaraz ere saiatu dira, eta “bederatzi” zenbakiak arrakasta asko izan duela aipatu! Imanol entrenatzailearen garaipenaren irudiak ere aipatu dituzte, “euskopaja” kontzeptua ere bai, “Gorka Otxoa esperientziak” saria eman dute eta bere “Paraiso” lan berria aurkeztu. Gorka Otxoa Odriozola, 1979ko urtarrilaren 13koa, euskal aktore eta umorista. Telebistan “Goenkale” saioan egin zen ezagun eta Óscar Terol eta Borja Kobeagarekin “Vaya Semanita” saioan ondoren. Estatu Batuetako “Saturday Night Live”-eko espainiar bertsioan ere azaldu da, “Pagafantas” filmean eta “Vive Cantando” seriean, “Velvet”, “Alli Abajo”, etab. Hemen 28 minutuko solasaldia ikusi nahi baduzu.

Mikel Soro – marrazketabar

Gorka Otxoa La Resistencia saioan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude