Eta iustitiazco fructua
Eta iustitiazco fructua –
Eta iustitiazco fructua baquerequin ereiten çaye baquezcoéy.
Jacques 3:18 Leiçarraga
Etchehandyc:
Bakegileek bakean ereiten dute eta fruitutzat zuzentasuna biltzen.
Eta iustitiazco fructua
Eta iustitiazco fructua –
Eta iustitiazco fructua baquerequin ereiten çaye baquezcoéy.
Jacques 3:18 Leiçarraga
Etchehandyc:
Bakegileek bakean ereiten dute eta fruitutzat zuzentasuna biltzen.
Eta iustitiazco fructua
iustitia = justicia hitzac bi ahosquera egoqui ditu naffarreraz /justizia/ eta /jüstizia/.
fructu /fruktu/ eta fruitu guztiz synonymo dirade.
Adeitsuqui
https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=sarreraIkusi&Itemid=413&lang=eu&id=179510
LOGALEAK ERAMAN (SP, Dv). “Logaleak narama, l’envie de dormir m’emporte” SP. “Logaleak nindaraman, l’envie de dormir m’emportait” Dv.
Orotariko Euskal Hiztegian dagertza narama eta nindaraman adizki ederrok.
Akademiak narama eta nindEraman. E inoxente honek eskema osoa pikutarat bidaltzen du.
narama: soy llevado por alguien o algo, es decir, alguien o algo me lleva
nindaraman: era llevado por alguien o algo, es decir, alguien o algo me llevaba
NINDARAMAN luze honetatik *NENRAMAN letorke (ia ia ahoskaezina N osteko R bigunagatik), zeinagatik NERAMAN forma laburra sortu baita.
Egun:
neraman = yo lo llevaba
eta
neramatzan = yo los llevaba
Hau ez da NOR-NORK, NORK-NOR baino.
Hala ere, NERAMAN ikusia dut NOR-NORK zentzuan, NINDARAMAN adizkiaren esannahiaz, alegia.
Halaber gertatzen da Bizcai aldean, non egun NEROAN bikoitza daukagun:
NEROAN
1. neraman
2. ninderaman
NINDAROAN luzea, zorionez, googlen topatu dut hiru aiputan.
EKARRI aditzak hiru forma aurkezten dituen bitartean:
nindakarren
nenkarren
nekarren
ERAMAN / EROAN aditzak bi:
nindaraman = nindaroan
neraman = neroan
NOR-NORK edo NORK-NOR izaerak nahasten dira. Eta badirudi hasiera hasieratik gertatzen dela hau, NINDUEN adizkiaren erabilerak erakusten duenez:
ninduen = nenduen = neuen = nuen
Euskara akademikoan:
ninduen NOR-NORK
nuen NOR-NORK
Argi daukat euskal aditza ongi irakatsi behar dela, hau da, orain arte ez bezala.
Orotariko eta orotarako euskararen alde!
Adeitsuki
Itxaro Borda eta Xabier Amuritza idazleengan
nindEroan
aurkitu dut.
nindEroan eratua nindEraman erarat.
DAROA edo DARAMA erabiltzen dakien batek erraz lortzen ahal ditu
ninDAROAn eta ninDARAMAn
adizkiak.
DAROAZ eta DARAMATZA pluraletarik:
ginDAROAZan eta ginDARAMATZAn
adizki zahar eta guztiz erregularrak.
Hauek NORK marka har dezakete:
ninDAROAZUn
ginDAROAZUEZan
e. a.
Egun ez dira irakasten nik aurkezten dizuedan sistema hiper erraz honen arauera. Euskaldunek, beraz, ez dituzte ikasten erosoki. Soil soilik azterketetarako ikasten dituzte eta gero ahantzi. Erdizka ikasten dute, zeren ohiko sistema abstraktuegia baita eta adizkiak ia ia memoriza eta automatiza ezinak edo gaitzak.
Akademiak arrapaladan finkatu zituen aditz sintetikoak, eta geroztik minutu bakar bat ere ez diote dedikatu kuestio hauek berraztertzera eta ikertzera.
Mila eta milaka ordu dedikatu diot nik tema honi, eta azkenik zeinen erraz diren deskubritu. Orotariko euskara noizbait orotarako euskara izan dadintzat.
Nire irakurle batzuek hala adierazi didate.
Adeitsuki
Adiskide on batek esan dit ezen Debagoieneko Eskoriatza inguru hortan berak entzun dukeela NINDAROIEN adizkia. Eta iruditzen zaiola hiru esannahi hauekin datekeela:
ninderaman: ni hark
ninderamaten: ni haiek
eta
neraman: nik hura
Zuzen al da adiskide hau?
Baten batek hau konfirma diezadake?
josulavin@gmail.com
Mila esker!