Kritika zinematografikoa: “Cry baby”

Kritika zinematografikoa: “Cry baby” –

Kritika zinematografikoa: "Cry baby"

Kritika zinematografikoa: "Cry baby"

Zuzendaria: John Waters

Urtea: 1990

Herrialdea: AEB

-Arima sakonen aurka-

RIZOMA jaialdiaren X. edizioa dela eta, John Watersek Cry Baby filma aurkeztu zuen pasaden astean, Madrilgo mk2 Paz aretoan. Nahiz eta ‘Zaborraren Aita Santuak’ (ezin hobeto izendatu zuen William Burroughs idazleak) dagoeneko hirurogeita hamasei urte izan, badirudi dandi punki berbera izaten jarraitzen duela. Little Richarden guardia zibil bibote mehe-mehe horrekin, eta kolore bizidun traje guztiz kitscharekin, Watersek argi utzi zuen ez duela oraindik gaztetako alaitasun lotsagabea galdu (filmaren aurkezpenean ez zen Johnny Depp eta Amber Hearden kasuaren inguruko txisterik falta). Argi dago egungo zuzentasun politikoak zinemagilearen eskema mentalak ez dituela gehiegi aldatuko. Areago, azken urteotan izan duen azken esperimentu zoroa Kiddie Flamingos izan da, 72an zuzendu zuen Pink Flamingos klasiko guztiz transgresorearen eguneratze-moduko bat, filmeko pertsonaiez mozorratutako umeen gidoi-irakurketa bat, hain zuzen. Ideia guztiz eskandalagarria da, batez ere pelikula originalak koprofagia, zoofilia, intzestua, eta beste horrenbeste astakeria zituela kontuan hartuz gero; hona hemen, ordea, zuzendariaren gestu ironiko paregabea: filmaren azken bertsioa umeentzako formatura leundu du ¿Gaur egungo infantilismoari buruz zerbait esan nahian ari al da?

Seguraski tesitura berean aurkitu zuen Watersek bere burua 70eko hamarkadatik 80kora bidean, bere zinemaren formatu estilistikoak bira adierazle hura eman zuenean. Pink Flamingos eta Female Trouble bezalakoen izpiritu trash eta punkia pixkanaka indargabetzen ari zen 80ko hamarkadako amerikar zinemaren antsia komertziala, 70eko estetiken aniztasun eta erradikaltasuna garbituz eta merkatu-formuletara bideratuz. Watersen estrategia, ordea, logika komertziala barrutik suntsitzea zen (Paul Verhoevenekin batera, gutxik jakin dute parodia eta zinema-engainua horren ondo ustiatzen). Hala, Hairsprayren arrakasta komertzialaren ondoren, ekoiztetxe guztiek finantziatu nahi zioten hurrengo proiektua: nerabe amodio istorio bat, Greasen antzekoa beharbada, 50eko hamarkadako bad boy figuraren erromantizazioa (James Dean, Elvis…). Filmeko izarra 21 Jump Street telesailarekin nerabeen idolo bihurtu berri zen Johnny Depp gaztea izango zen. Beraz, zer atera zitekeen gaizki?

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika zinematografikoa: "Memoria"

Kritika zinematografikoa: “Cry baby”

Euskal pantailaren gunea