Alfonso Sastre maisua hil da
Alfonso Sastre maisua hil da –
Alfonso Sastre Salvador maisua hil da Hondarribian 95 urterekin. Antzerkigile, poeta eta euskal militante ezaguna zen. Madrilen jaio arren, 1977.urtean Hondarribiara joan zen bizitzera. Haren saiakera, poesia, narrazio eta gidoiez gain, Euskal Herriarekin bizitako harremanagatik zen ezagun ere Sastre. Ezker abertzalearen jardun zuen bereziki. Herri Batasuna, Euskal Herritarrok eta ANV-EAE alderdietako hautagai izan zen ere. Bere obra literario, saiakera, narratiba, poesia eta antzerki lan guztietan erabiltzen zuen ikuspegi kritikoagatik goraipatua izan da bere ibilbidean zehar.
Hondarribiako Abotsanitz formazioak eman du Sastreren heriotzaren berri. Azken urteotan haiekin kolaboratzen aritu da.
Hain da distiratsua pertsona batzuek islatzen duten argitasuna ezen, betirako joaten direnean ere, ez baita haien lorratza erabat desagertuko. pic.twitter.com/lmGcGNi9Iq
— Abotsanitz (@Abotsanitz) September 17, 2021
Literatura izan zenuen lan tresna eta iraultzarako arma, eta letren bitartez bilakatu zinen borrokan, askatasunean, elkartasunean, internazionalismoan eta zintzotasunean erreferente eta maisu.
Beti gurekin, Alfonso Sastre
— Abotsanitz (@Abotsanitz) September 17, 2021
Twitterren kontu asko izan dira antzerkigilea omendu dutenak:
“Quería sólo desde esta prisión de Madrid con mi Balada escrita a sangre amargarles un poco el whisky mostrando mi cuchara
Vano intento lo se váyanse a la mierda
Pero tú compañero desconocido
que has leído estos versos
seas quien seas acompáñanos”
Hasta siempre Alfonso Sastre pic.twitter.com/8wbHP6MyYH— Pablo Iglesias ? (@PabloIglesias) September 17, 2021
Hondarribiko etxean ezagutu nuen, aspaldi. Bertan bazkaldu nuen, aitarekin, behin baino gehiagotan. Lo ere bai, behin. Gizon amable bat oroitzen dut. Ezagutzaz eta humanitatez, erraldoia. Aberrikide bat hil zaigu, lagunok. Eta lagun bat, lagun on-on bat.https://t.co/6N14pWPAu4
— irati (@irati) September 17, 2021
Às vezes parece que nom, mas ainda há intelectuais vitalmente situados com as luitas populares, pola plena emancipaçom humana. Hoje deixou-nos um deles: Alfonso Sastre (1926-2021). pic.twitter.com/0b79u2loFU
— ?aurício Castro (@fromgaliza) September 17, 2021
Alfonso Sastre. Agur eta ohore. ????
— Doritxu ??? (@CabreraDori) September 17, 2021
Zuzeun Sastre buruzko artikulu hauek idatzi ziren ere:
Informazio gehiago:
- Nor da Alfonso Sastre? • ZUZEU
- sastre-forest.com
- Alfonso sastre • ZUZEU
- Alfonso Sastre hil da – berria
- Alfonso Sastreren bizitzaz zertzeladak – naiz
- Alfonso Sastre antzerkigile eta idazlea hil da, 95 urte … – eitb
- Alfonso Sastre antzerkigile eta idazlea hil da – Hamaika Tb
…
Galdera: euskaraz ba al zekien?