Nor da Alfonso Sastre?

Nor da Alfonso Sastre?

Nor da Alfonso Sastre?Alfonso Sastre Salvador (Madril, 1926ko otsailaren 20a) antzerki obrak, nobelak, saiakerak eta zinema gidoiak idatzi dituen idazle eta editore madrildarra da. Eva Foresten alarguna; zaila da Sastre Forest gabe ulertzea. Pablo Sastre euskal idazlearen aita da, bestetik, eta aspalditik Hondarribian bizi da.

Max Sariak Arte Eszenikoei zuzenduta daude, eta eremu honetan lan esanguratsua egiten duten lagunei aitortza eta errekonozimentua eskaintzea du helburu; horretaz gain pasa berri den urteko lan garrantzitsuenei zabalpena emateko plataforma indartsua denik ezin uka, jendartea eta erakundeak arte eszenikoaren profesionalekin harremanetan jartzeko haria. Saria “Sociedad General de Autores y Editores” elkarteak antolatzen du, eta 2003an Alfonso Sastreri eskaini zioten. Estatuko eskuinak berehala erreakzionatu zuen: “terroristen kolaboratzaile bat saritu dute“.

Baina nor da euskal terroristatzat hartzen duten dramaturgo madrildar hau?

Hasier Etxeberriak 2009an elkarrizketatu zuen, eta honakoa esan zuen Zuzeun berari buruz: “Gizon atsegina, jakintsua, irmoa. Abegikorra zinez, eta interesgarria eta eredugarria ere bai, neurri batean bederen. Askotan gertatzen da, erreflexuak falta izaten zaizkiola elkarrizketatzaileari. Niri sarri gertatzen zait hori. Sastrerekin egon eta gero etorri zitzaidan burura elkarrizketa garaian primerakoa izango zen esaldi bat, haren inguruan aritzeko. Jean-Luc Godardek 1972.ean esandakoa da: “Ez da zinema (antzerki) politikorik egin behar, baina politikoki egin behar da zinema (antzerkia)”.

Egoera ekonomiko erosoa zeukan familia baten jaio zen Sastre, baina gerra garaian gorriak eta bi ikustea tokatu zitzaion, gosea eta bonbardaketak barne. Nerabezaroan murgildu zen antzerki munduan. 1950ean “Prólogo Patetico” obra idatzi zuen, eta zentsurak debekatu egin zion zabaltzea; ordutik aurrera teatro soziala eta marxismoa besarkatuko ditu fermuki. 1971an Askatasuna! obra estreinatu zuen.

Nor da Alfonso Sastre?1974an bere emaztea, Eva Forest, atxilotu zuen poliziak, ETA-rekin zerikusia zeukalakoan; urte hartako urrian Sastre bera atxilotu zuten. Forestek hiru urte igaroko zituen espetxean, Sastre ez zen urtebetera iritsi.

Urteetan Espainiako Alderdi Komunistako kidea izan zen. 1977an, Forest kalera atera eta gero, Hondarribiara mugitu ziren, eta ordutik hona beti egon da ezker abertzale inguruan.

Webgune honetan bikotearen profila sakonago aztertu dezakezu.

Nor da Alfonso Sastre?

alfonso, antzerkia, antzerkigintza, dramaturgoa, eva, forest, gidoigintza, max sariak, nor da, Nor da Alfonso Sastre?, sastre

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude