DravetTzari egitasmoa Igartubeitin

DravetTzari egitasmoa Igartubeitin –

Igartubeiti Baserri Museoak bat egiten du kultura inklusiboko DravetTzari proiektuarekin, eta euskal kulturaren aukerei balioa ematen die gizartea eraldatzeko elementu gisa.

DravetTzarik 15 urteko dantzari baten istorioa kontatzen du. Ekimen inklusibo honi esker, dantzari honek, dantzaren bidez, motrizitatea, bizitzaren normalizazioa, adiskidetasuna eta enpatia hobetzen ditu, bere ahaleginaren balioa erakutsiz. Proiektu hau Gero Axular kultur taldearen eta Apoyo Dravet elkartearen arteko lankidetzatik sortu da.

Igartubeitik, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, “Ondare irisgarri eta inklusiboa” lelopean, Gero Axular dantza-ikuskizunetarako soilik diseinatutako euskal jantzi tradizionalen erakusketa hartuko du irailaren 17tik urriaren 14ra. Jantzien bildumaren bidez, jantzi bakoitzaren ezaugarri fisikoez gain, Dravet Sindromea duten familien eguneroko bizimodua ezagutzeko aukera izango du bisitariak.

Erakusketa ikus-entzunezko materialarekin eta dantza emanaldiarekin osatuko da irailaren 25ean, 18:00etatik aurrera Igartubeiti baserriko dolarean. Gero Axular Kultur Taldeak Euskal Herriko dantza tradizionalen aukeraketa egin du Igartubeitiko tolarean.

Juan Luis Unzurrunzagak, Gero taldearen zuzendari eta koreografoak, murgiltze-ikuskizun bat diseinatu du, non dantza erabat integratzen baita, esperientzia paregabea eskaintzeko.

Egitaraua:

  • Aurrez aurre
  • Agurra
  • Alpargata
  • Geroa
  • Barrikada
  • Godalet
  • Fandango
  • Ariñ Ariñ

Dantza ikuskizunerako beharrezkoa da aurrez izena ematea 943 72 29 78 / 72 51 07 telefonoetan edo igartubeiti@gipuzkoa.eus-en.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude