Sastre eta Godard

2320120 foto_jean_luc_godard

Alfonso Sastrerekin egin genuen elkarrizketa bat herenegun. Gizon atsegina, jakintsua, irmoa. Abegikorra zinez, eta interesgarria eta eredugarria ere bai, neurri batean bederen. Askotan gertatzen da, erreflexuak falta izaten zaizkiola elkarrizketatzaileari. Niri sarri gertatzen zait hori. Sastrerekin egon eta gero etorri zitzaidan burura elkarrizketa garaian primerakoa izango zen esaldi bat, haren inguruan aritzeko. Jean-Luc Godardek 1972.ean esandakoa da: “Ez da zinema (antzerki) politikorik egin behar, baina politikoki egin behar da zinema (antzerkia)”.

Orain berandu da. Kaka!

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)