Ardi Ermitañoa
Ardi Ermitañoa –
Metaforatxo bat erabiliz, esan, esan dezakegu gizakiok, gure gizarte honetan orokorrean, artalde bat osatzen dugula.
Badirudi batetik bestera oso desberdinak garela; batzuk txuriak, besteak beltzak, handiak eta txikiagoak, ederragoak eta zatarragoak, azkarrak edo geldoagoak, eta abar eta abar… baina begiratu baten, ardiak bezala artaldeko antzeko kideak.
Bereizketa hauek jartzeaz bat, nabaritu dut generoaren asuntoa baztertu dudala, gizakion egunerokotasunean hamaika buruko min ematen digun asunto hau, eta zuzentzerako bidea hartu dudanean kriston nahasketara hurbildu naiz, ardi, ahari, arkume, aker eta abarrekin. Utzi dezagun generoaren bereizketa momentuz.
Ba harira bueltatuz, ziur naiz denok ezagutzen ditugula gure artaldeko ardi ermitaño batzuk.
Gure artaldeko kide, aspaldi elkar ezagutzen bagara, ukatu ezineko nortasun ermitañoa ageri dute.
Oso pertsonalitate berezia dute; protestazaleak generalean; badakite esanak esan, bere barnean arrazoia dutela; artaldea ardi bakar gutxi batzuk gidatzen dutela, bere hari ezkutuak mugituz; ordenamentu juridikoa engainu bat, iruzurra, aberatsek edo boteretsuek gizarajoen kontra egindakoak; mikroondasak minbizia ematen du; politikoen lapurketek pentsioen igoera ekiditen dute; dena da konspirazioa; eta horrelako makina bat xelebrekeri han eta hemen entzuten ditugu gure inguruko ardien ahotan.
Ezagutzen ditugu.
Eta badira beste batzuk, urrutiko artaldeko kide izan arren, bapatean bere hankatxoa atepetik erakusten dutenak.
Urrutitik identifikatzen ditugu.
Pasa den egunetan Aiton Etxe, Oiartzungo Zentro de Diako zuzendari anderea ederki argitu zaigu benetako ardi-ermitaño bezala. Bere inguruko ardiak ederki ezagutuko dute, lehen aipatutako berezitasunekin eta guk urrutitik antzeman dugu bere ermitañotasuna. Bene benetako ardi ermitañoa argitu zaigu.
Berak ez duela “bere” zentroan Covidaren kontrako bakunarik baimenduko. Toma castaña. Berak ez omen du garbi ikusten asuntoa. Berak idatzitako nota, irakurtzekoa, nahikoa pazientzia dutenentzat.
Nola liteke andere hau, pandemia mundial baten aurrean, milaka eta milaka hildakoren aurrean, hain jakintsua bera, hain trebea, bere teoriak munduko medikuntza eta zientzia erakunde guztien gainetik egonda, hain postu txepelean egotea. Oiartzungo zentro horretan 40 aiton-amomen zaintzaren kargu.
Eta Diputazioak, zer dio?
Aitxiaren eta semiaren
Kristo erruki. Erruki jauna
Otoitz gure alde
Aiton-etxe zuzendari andreak artikulu honen egliea baino jakintsuagoa eta infomatuagoa bai dirudi behintzat. Askoz apalagoa eta ausartagoa ere.
Gutxienez ez da faltsukerietan erortzen idazki honetan egiten den bezala:
“hain jakintsua bera, hain trebea, bere teoriak munduko medikuntza eta zientzia erakunde guztien gainetik egonda…”
Eta…begira nondik: https://www.brighteon.com/e9f90769-c994-4cf3-96a6-cd137b9de525
Gezurrek, 100.000 aldiz errepikatuta ere, ez diote gezur izateari uzten.
Ez omen dago pandemiarik, ez omen dago gaixotasunik, ez omen dago beste kausek azaltzen ez duten hildako gehiago, ez omen da birusik identiffikatu…
Orduan, Freud maitia, azalduko didazu ze demontre gertatzen zen ospitalean duela hilabete, tabernen itxieraren ondorioak sumatu aurretik? Zure erantzunaren zain geratzen naiz.
Freud, link horixe bera jarri zenuen beste batean ere esan nizun: Lehen parte hartzaileak esaten du ez dela “exceso de muerte”rik egin. Ez dela ohikoa baino jende gehiago hil. BIgarrenak dio ez dela animaliekin testatu txertoa.Lehen bi interbentzio, bi gezur.
Hortik aurrera, zer sinetsiko dugu bideio horretatik, funtsik gabeko iritzi SUBJETIBO eta boluntariosoak baizik. Noski, mediku “holistikoak” eta homeopatak eta pertsonaia horietako askok beren buruari ematen dizkioten “tituluez” hobeto ez hitz egin. Baina bai, horiek dira zuretzat “autoritate”.
Oso kezkagarria iruditzen zait pentsatzea bideoko horien interbentzioak zure aldeko iritziak ugaldu ditzakeela analisi arrazional bat egiteko den edonoren eskutik-
Eta Eguneko Zentro bateko arduradunak ezin du bere IRITZI SUBJETIBO ETA EZ-ZIENTIFIKOA jarri hain gai larri batean.
Nahikoa da kaka honekin, txo, nahikoa da.
Hi ere, ardi txapel-gorri ermitañoa, dudaik ez ¡¡¡
freud, jakina
Lehengoan, ezagun batekin izandako solasaldian,txertoak ADNa alda dezakeela eta osasuna arriskuan jartzea dela, eta ohiko mierdak bota zizkidan, eta ez duela txertoa hartuko.
Ezagun horrek egunean ia zigarro pakete osoa erretzen du. Esan nion txertoak ARNaren teknologia honek ez duela ezertan eragiten ADNan, eta aldiz erretzen duenak bai, eragina izan dezakeela ADNan (sobera frogatua dagoen bezala) eta edaten dugun alkoholak ere bai, adibidez.
Noski, “ez nahastu gauzak” esan zidan, eta lasai lasai segituko du zigarroak eta alkohola hartzen. IOrdea, pandemia mundial bat mozten lagun dezakeen txerto txatxu bat hartu, ez, uf, ze arriskutsua, izan kritikoa, informa zaitez, ardi akritikoa zara.
Ados erabat, Ziuci.
Ignorantziak eta aldi berean atrebimenduak, ez du bazterrik gizaki batzuetan
Eztabaida zientifikoa beti da ona, eta zientziak gai honetan duen ildo nagusian ñabardurak eta inkognitak beti eztabaida daitezke (metodo eta arrazoibide zientifikoaren barruan). Baina kontxo, bideoan esaten diren gauza batzuk:
“ez dago frogatua COVID-19 existitzen denik”
“birusa ez da erreala”
“ez dago pandemiarik”
“pandemia bukatuta dago, eta udan bukatu zen” (uste dut aurrekoarekin kontraesana dagoela)
“D bitamina eta zinkarekin trata daitezke, beraz distantzia soziala eta konfinamendua ez dira beharrezkoak”
“zure ADNa alda dezake” “zure genoma aldatzen du”
“osasuna ez dator gorputzean toxinak sartzetik, baizik eta gizakia/humanoa zer den erabakitzetik” (ze txepelkeria da hau? Ez dezala inoiz botikarik hartu gizon horrek arren)
“5G”
“eugenesia” (eugenesia ez al litzateke izango txertorik gabe birusarekin zahar eta desgaitasun handiko “soberakinak” hiltzen uztea, selekzio naturala bideratzeko? Zertan laguntzen du txertoak eugenesian?)
“Bill Gates eta terrorista konspiradoreak”
“txertoak esterilizatzen ditu gizonak, emakumeak eta are jaio ez direnak”
Eta nork esaten ditu?:
Gehienez ere mediku generalistak ageri dira, epidemiologorik-eta nekez aurkituko duzu hor …
Psikiatra
Bizkar-zirujaua
Kazetariak
Hortik aurrera:
“Dentista holistikoa”
“erizain naturala mundu toxiko batean” (WTF)
“akupunturan lizentziatua”
“medikuntza osagarrian aritua” (medikuntza, da edo ez da, baina ez dago ezer osagarririk)
“zientzia kognitiboko irakaslea”
“Metamedikua”
“medikuntza integratiboa”
Eta koktelean osagai gisa, noski, txerto guztien aurka daudenak…
Kuriosoa da, beren “tituluak” botatzen dituzte esanez bezala “begira, osasungintzakoak gara, autoritateak” (en fin, kaso batzuetan…). Eta horrek balioko balu, logika bera erabiliz, jende honek aitortu beharko luke badirela beraiek baino adituagoak (“begira, ba gu epidemiologiak gara, birusetan eta epi/pandemietan adituak”), eta hain zuzen horiek direla erabakiak hartzen dituztenak. Nik, behintzat, argi dut zeini kaso egin.
Eta bideo honekin arrazoizko inor konbentzitu nahi da?
Bideoa ez dut ikusi ere egin
Datorren lekutik etorrita… paranoia hutsa eta konspirazio edonon
Euria bustiaren gainean
Ikuspuntu desberdinak daude nahiz eta zuen “pentsamendu” bakarra izan balio duen bakarra.
https://independentea.eus/aiton-etxe-ebidentzia-ukaezinatan-oinarrituta-ez-dute-produktu-experimentala-txertatuko/
Ezetz, kontxo.
Ikuspuntu desberdinak daude, baina zientziari buruz ari garen honetan, batzuek zientzian oinarrituta daude, eta beste batzuk ez. Ezin direla parean jarri. Gai serioa dela.
Zuk nahi duzuna sinetsi, baina ardura sozial-sanitarioa duen jendeak ezin du iritzi subjetibo bat (eta oinarri faltsuetan dabilena) ezarri gai hain larri batean.
Egia esan, Oiartzungo andereak ez du ezer “ezarri”; berea bota du, idatzi du, nabarian geratu da bere aldrebeskeria eta ezegokitasuna kargu horretarako, eta bere Aiton-amonak hor nonbait hartuko dute bere bakuna.
Hori bai, bazterrak nahastu bere ignorantziarekin, eta asko gehiago ez.
Freud, galdera zehatza bota dizut zuzen. Benetan, eskertuko nizuke erantzungo bazenit, ze pentsatzen ari naiz ez ote ditudan aluzinazioak ikusiko.
Freud, zergatik ez duzu aipatzen Independentea.eus-en Asier Galan-ek idatzi duen artikulua, non esaten baitu, zure bideo kuttun horretan errepikatzen denaren kontra, Covid-19 GAITZA Sars-cov-2 birusak eragiten duela?
Asier Galan honek azaltzen du, halaber, bakuna delakoak (terapia genikoa, nonbait) nola funtzionatzen duen. Bere aurkakotasun bakarra da zaharrengan ez (omen) dela probatu eta epe luzeko ondorioak ez direla ezagutzen (azken hau denok dakigula esango nuke).
Asier Galanek artikulu horretan dio ikerketa batek aire bidezko kutsatzea baztertzen duela, eta, beraz, maskarek onura beharrean kalte egiten dutela, azken hau baieztatzeko Ulrike Butz-i buruzko Independentea.eus-eko artikulurako linka jarriz (honi buruz ez dakit zer esan: interneten zabalduta dago Ulrike berak ezeztatu duela hori, baina ez dut Ulrikeren ezeztapenik aurkitu). Odol bidezko kutsatzearen susmoa du berak.
Baina odol bidezko kutsatzeak, nire uste apal eta ezjakinean, ez ditu azaltzen ospitalean ikusten diren ingreso, UCI eta gainerakoen gorabeherak (denak kalean, gaixoa kopurua gora; denak etxean edo tabernak itxita, gaixo kopurua behera).
Bestetik, jakina da aire bidezko kutsatzea eta maskararen eragina erakusten duten ikerketak ere badirela.
Oso harro hasi da, baina badirudi konturatu dela bere konspirazio teoriek ez dutela hemen jarraitzalerik. Damutu eta beldurtu dela dirudi gure Freud
peru Leartzako, gozatu zure askatasun berriaz eta asko disfrutatu.
Ezinjakitasuna eta ezarritako boterearekiko menpekotasun itsua da herriak suntsitzeko armarik onena. Damuak eta beldurrei buruz herri honek asko daki…
Ea zerbait ikasten duzun https://www.youtube.com/watch?v=8-IYW99zAG0
Beraz, argitzearen, zuk ez duzu bakunarik hartuko?
Gezurrak, egia erdiak eta abar
https://www.liberation.fr/france/2020/11/12/dix-contre-verites-vehiculees-par-hold-up_1805434
Galdera itzuliko dizut, Joseba: Esperimentuetan beraien gorputzekin parte hartzea ez dutenei ehiza prestatzen? Hirugarren Reicha motz geratuko da…
Herri honen zati batek eztabaida zientifikoa eskatzen du eta neurri ilun horiek ebatzen eta aplikatzen dituztenek eztabaidatik ihes egiten dute izurria balitz bezala.
Eztabaida zientifikoa izan, bada. Mila aldiz ukatzen baduzue ere. Eztabaida zientifikoa egin da lehen, egiten ari da orain eta egingo da gerora ere. Metodo zientifikoaren oinarria baita hori.
Besterik da hain zuzen oinarri zientifikoa ez duten kontu batzuk mahai gainean jartzea, gogoak eman dizuelako, eta zientifikoen agenda ezjakin batzuek markatu nahi izatea.
Baina ze Reich eta ze Reichondo… Zientziak baino gehiago dakitela uste izategatik, osasun publikoaren kaltetan dabilenari irribarre egin behar al zaio ba? Pentsakera berarengatik, hainbat pertsona (umeak…) ere HIL DIRA Europan, ustezko lehen mundu aurreratuan, elgorriaren txertoa jarri nahi ez izateagatik. Norberaren hankarteko iritzia zientziaren gainetik jartzeagatik.
“Herri honen zati batek eztabaida zientifikoa” eskatzen badu hankartetik ateratzen zaion gauzei buruz, “herri honen zati” horrek kuestionatu beharko luke zientifikoki bere burua. Metxeroak erretzen ez eta belzten diren platikozko elur-bolei buruzko eztabaida eskatuko dugu hurrengoan.
Ez gado erremediorik; “Herri honen zati batek…..” aldrebeskeria eta xelebrekeria guztiak bereganatzen ditu
Ez dago…
Ez duzue sekula eztabaida bukatuko. Freud, zure postura oposizioan egon behar duen batentzat balekoa da, baina pentsa orain une batez Euskal Herria izeneko estatu independente bateko lehendakaria zarela, erabakiak hartu behar dituzu, zein izango litzateke zure postura, herritarrei txertorik ez hartzeko eskatzea?
Hainbeste Albert Heim eta Joseph Goebels atera zaizkigun herri hontan ez da batere normala… edo bai? Bi Estatu faxista eta inperialistekin gure askatasuna zapalduz nahikoa ez bagenu bezala.
Neu, Nabar Estatuko buru Estatua izango banintz Ander Etxeberria dekano biologoak zuzendatuko zientzialari talde batek inguratuta egongo nintzateke. Eneritz Aramburu Hezkuntza Ministroa izendatuko nuke.
Hezkuntza eta komunikazio baliabide guztiak jarriko nituzke bere kabuz pentsatzen duen herri kultu bat lortzeko. Bi hitzetan esanda, herriak agintzen duena gobernuak obeditu egiten du, politika benetan izan beharko lukeena bihurtzea. Auzokrazia eta askatasuna.
Bizi dugun egoera guztiz antagonikoa.
“bere kabuz pentsatzen duen herri kultu” = oinarririk gabeko nire okurrentzia azintifikoekin bat datorren jendea
Erdaraz esanda,, ES LO QUE HAY
Beste bat agertu zaigu
https://www.niusdiario.es/sociedad/sanidad/decano-colegio-biologos-euskadi-asintomaticos-no-contagian-rebrotes-son-tales-covid-19-coronavirus-jon-ander-etxebarria_18_2991195161.html
Freud ren ministroa
Freud, ez dut uste covid-aren kontu honekin susmo txar konspirazionistarik izan ez duen inor dagoenik, baina mutur parean daukaguna ukatzeko itsu egon beharra dagoela iruditzen zait, edo ikusi nahi eza.
Bistan denez, ez zara gai azaltzeko ospitaleetako gorabeherak. Horren ordez, gezurrez jositako bideoen linkak jartzea da zure argudiorik sendoena (jarri duzun bigarrean bideoko lehen irudiak dio zentsuratua dela (lehenak!), baina youtuben dago mundu guztiaren eskura. Benetan, hori ez ikusteko bezain itsu eta egoskorra zara? Marka da, gero!
Beste gauza bat: benetan uste duzu boterea dutenei interesatzen zaiela gu denok kalean barrena aurpegia estalita ibiltzea?
Beste galdera bat ere badut zuretzat: ez duzu pentsatu gertagarria dela naturan sortzea gizakiak kontrolatu ezin duen epidemia bat, historian gehiagotan gertatu den bezela (are gehiago gaur egun, milioika animalia etxalde erraldoietan estu-estu dauzkagunean, edozein mutazio ziztuan zabaltzeko baldintza guztiak daudenean)?
Kontu hauen inguruan 2 minutuz hausnartzera gonbidatzen zaitut.
Animo txabal, zuk ahal duzu ta!
Beste artalde bat Zuzeun
https://zuzeu.eus/euskal-herria/txertatzeko-askatasuna-aldarrikatzeko-kontzentrazioa/
Beste bat
https://www.elmundo.es/pais-vasco/2021/04/01/60661115fdddfff1338b460c.html