Itsu-mutu-gorrak

Itsu-mutu-gorrak – 

Nerea Zuluaga Mauri deustuarrak Uriola agerkarian.

Badira urte batzuk etorkinak gure gizartean daudela, eta geratzeko etorri dira. Konturatu ote gara?

Itsu-mutu-gorrak

Ikuspegik arigitaratutako datuen arabera Bilbon 42.072 atzerritar inguru daude, herritarren %12,1. Horietatik, %39 hemen jaio dira. Alegia, gurasoak edo gurasoetako bat atzerrikoa dute baina hemengo nazionalitatea ere badute. Askok euskeraz dakite edota ikasten ari dira eta etorkizunean, hemen bizitzeko asmoa dute. Orduan, noiz arte izango dira atzerritar?

Lehen hezkuntzan, 15.185 gazte (aszendentzia atzerritarra dutenak zein atzerrian jaiotakoak) matrikulatu ziren eskola sistema publikoan erkidego mailan. Kontzertatuan, berriz, 6.041.  Orokorrean, eskola publikoetan, atzerritarren ehunekoa handiagoa da kontzertatuetan baino, eta gure auzoan ere horrelaxe gertatzen da: La Sallen, Salesianosen edota Deustuko Ikastolan (nahiz eta hau publikoa den) ez daude Deustuko Eskola Publikoan bezain beste gazte atzerritar. Zergatik? Dei-efektuarena egia bada ere, hau da, euren jatorrikoak non eurek hara joko dutela, ezin dezakegu ukatu segregazio politikoa ere badagoela; eta horrek gizarte integratzailearen diskurtso polita zeharo hustuta uzten du. Beste modu batean esango dut, gordinago: arrazakeria parean dugu eta ez dugu ikusten. Ikusten dugunean, berriz, ez dugu ezer esaten.

Zergatik ez da ba, neurririk hartzen eskola guztietan atzerritarren tasa antzekoa izan dadin? Ez al dira ba, eskolako lehenengo urteak sozializazioaren etapa garrantzitsuenak? Ez al da hori momenturik aproposena aniztasunaren eta berdintasunaren balioetan hezteko? Ez litzateke bidezkoagoa?

Oporretatik bueltan, begiak, belarriak eta ahoa zabaltzen hasteko gonbidapena doakizue.

Itsu-mutu-gorrak

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, geure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude