[Azalak] AEBetako Kapitolioa gaurko prentsaren azaletan

[Azalak] AEBetako Kapitolioa gaurko prentsaren azaletan –

[Azalak] AEBetako Kapitolioa gaurko prentsaren azaletanWashington-eko Kapitoliora sartu ziren Donald Trump presidentearen jarraitzaileak atzo, Poliziari aurre egin eta segurtasun hesia gaindituz, Joe Bidenen garaipena onartu ez eta AEBko leku ezberdinetatik etorriak sare sozialetan antolatutako protestan. Hauteskundeen emaitzak berresteko saioa egiten ari ziren eta bapatean kaos-ak hartu zuen Kapitolioa. Biktima bat baieztatu dute, bularrean tiro bat jaso duen emakumea, baina Washingtoneko Poliziak lau direla istiluekin lotuta hildakoak adierazi du, eta detenituak 50etik gora… AEBetako Kapitolioan azaroko hauteskundeen emaitzak berresteko saioa egiten ari zirela, Trumpen ehunka jarraitzaile eraikinera sartu dira. Lau lagun hil dira istiluetan, Poliziaren arabera. Manifestariak bota eta ekin diote berriz saioari, Bidenen garaipena berresteko. Trumpen mitin batean milaka lagun elkartu dira, Kapitolioan azaroko hauteskundeen emaitzak berresteko saioa egiten ari ziren bitartean. Ehunka lagunek Poliziaren hesia gainditu dute indarrez, eta eraikinera sartu dira. Lau hildako Trumpen jarraitzaileek AEBetako kongresua asaltoz hartu ostean. Agintaldia bukatutzat eman eta “trantsizio ordenatua” hitzeman du Trumpek. Hemen gaurko munduko egunkarien azalak.

 

[Azalak] AEBetako Kapitolioa gaurko prentsaren azaletan

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

6 pentsamendu “[Azalak] AEBetako Kapitolioa gaurko prentsaren azaletan”-ri buruz

  • Gauzak hobe ulertzeko dokumental interesgarria. The Social Dilemma | Netflix. https://youtu.be/uaaC57tcci0

  • eta “Black lives matter”eko beltzak izan balira, edo 30 mila musulman euren eskubideengatik protestan … ñoooo!!?!…. https://youtu.be/yKwG7HYneBs

  • Zurien haserrea, alderatuz beltzen haserreaz, edo muslmanen haserreaz, ez dira berdin erantzuten botere eta poliziaren aldetik …

  • Alpargatero 2021-01-14 14:44

    Poliziak ez die haserrei erantzun behar, “haserretu” horien ekintzei baizik.

  • Ezagun du bai, George Floyd oso haserre zebilela pasiatutzen, eta noski, haserre pasiatutzea itotzeko moduko arrazoia dela denok argi dugu. Bothan Jean ere haserre bizian zebilen bere etxean, polizia atez nahastu eta bertan garbitu zutenean. Atatiana Jefferson ere antzera zebilen, bere gelan ikasten haserre bizian, poliziak garbitu zuenean. Breonna Taylor ere berdintsu, haserre bizian telebista ikusten, bere bikotearen etxean, tiroz garbitu zutenean. Ahmaud Arbery ere pasioan zebilena haserre bizian, hantxe garbitu zuten.
    Ezagun du haserretu guzti horien ekintzek justifikatu zutela euren hilketa: beltza izanda haserre pasiatzea, beltza izanda haserre telebista ikustea etxean, beltza izanda haserre ikastea…
    Hori bai, zuri batzuek haserre bizian estatu batuetako Kapitolioa indarrez hartzeko saiakera egitea, hori ez da polizia indarkeria erabiltzeko motiboa AEBtan. Alpargatero dixit.
    Alpargatero, zoaz … hartzera.

  • Alpargatero
    Iruzkinak ongi ulertu ez dituzunaren ustean nago. Hortaz kexu da jendea hain zuzen, ekintzei eman beharko lieketela erantzuna, eta ez arrazari, modu interesatuan (kasu hauetan gertatzen den bezala).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude