Kazetarien lupa ere gainean du Izagirrek

Badute komunikabideek trebezia galanta harri txintxor batekin hondarrezko gaztelua eraikitzeko. Zertaz hitz egin eta zer eztabaidatu, horixe dago hedabideen esku. Donostiako adibidea esanguratsua da luparen jaunak nola lan egiten duen atzemateko.

Donostian, atzo Juan Karlos Izagirre alkateak lehen ekitaldi publikoa zuen Miramar Jauregian. Irakurri El Pais-ek egindako kronikaren hasiera:

Titulutik bertatik ez da ezer onik iragartzen Izagirrerentzat: motorrean garraio publikorako ekitaldira? “Hau da kontraesana!”. Lupa gainean du Izagirrek. Besteren bat auto ofizialean joan izan balitz arazorik ez.

Kritika zorrotzena egitate objektibo batetik dator: Ingelesez aurkeztu zuten, gonbidatu asko atzerritarrak ziren eta euskaraz egin zuen. “The new Lord Mayor of San Sebastián, Mr. Juan Carlos Izagirre”-k euskaraz egin izana zentzugabekeria bezala erakusten du. Hortxe lupa. Gaztelaniaz hitz egin balu arazorik egongo litzateke? Atzerritar horiek gaztelaniaz ba al zekiten? Izagirrek ba al daki ingelesez? Lupa lekuz mugitu eta kristalak aldatzea litzateke horrelako galderak mahai gainean jartzea.

Hau adibide ñimiñoena da, baina aurrerantzean milaka orrialde beteko dituzte egunkariek halako txikikerien azterketetan. Hamaika gatazka sortuko dituzte batez ere Espainiako komunikabideek. Hortzak zorrotz hanka sartze txikiena bozgorailuetatik oihukatzeko prest. Zirrikitu txikienetik ere hatza begian sartzeko prest. Gure egunerokoa hain bazka baita.

8 pentsamendu “Kazetarien lupa ere gainean du Izagirrek”-ri buruz

  • Agian El Paiseko kazetariei molestatu dien beste gauza bat zera da, orain euskaraz ikasi beharko dutela Euskal Herriko zenbait berri emateko, edo bestela itzultzailearekin ibili beharko dutela.

  • Gari Garaialde 2011-06-16 13:41

    Atzo puntual iritsi bazen ere, gaurko prentsaurrekoara 20 minutu berandu azaldu da. Elorza behin bakarrik iritsi zen puntual, Markel Olanori izkin egiten saiatu zen hartan ( https://zuzeu.eus/2011/03/09/markel-olano-vs-odon-elorza-facebooken/ ). Ea Izagirrek hori behintzat hobetzen duen, zaila ez du.

  • Asier Sarasua Garmendia 2011-06-16 16:24

    Kar kar kar! Seguru El País-eko kazetariak ez daukala putaidearik ere Civitas zer den.

    http://www.civitas-initiative.org/city_sheet.phtml?id=100&lan=ba

    http://www.civitas-initiative.org/city_sheet.phtml?id=83&lan=ba

    Orain espero dezagun Donostia ere, Gasteiz egiten ari den bezala, bere informazioa euskaraz ere sartzen has dadin Civitas-en webgunean. Portzierto, Gasteizkook euskarazko bertsioa eduki nahi genuela eskatu genuenean inork ez gintuan “aldeanotzat” hartu Europan.

  • Zaunka ari dira, beraz trostan goaz, Antso laguna.

  • Amonamantangorri 2011-06-17 12:48

    “Izagirre invita a los acampados del Boulevard a una recepción oficial”
    Aldeak alde, Hugo Chávezi jarritako lupa bera jarriko diote Donostiko alkateari eta Garitanori, honek azkenean agintea eskuratzen badu.
    http://www.diariovasco.com/20110616/local/san-sebastian/izagirre-invita-acampados-boulevard-201106161316.html

    Harrera-ekitaldi horretara Donostiko beste ehun elkarte inguru omen daude gonbidatuak, baina errealitateak ezin izorratuko dizu goiburu polit bat.

    Albistearen beheko iruzkinak ikustea komeni da, DV irakurri ohi duten Donostiarra de Toda la Vida (DTV) horiek zer pentsatzen duten jakiteko.

  • “…y su alocución, de aproximadamente cinco minutos de duración, íntegramente en euskera”… zer gehiago? Non dago aditza? Inés, ikasi gaztelaniaz ondo idazten; eta ikasi euskaraz, bide batez.

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-06-18 21:06

    Mattin, uste dut esaldi horren hasieran jartzen duen “El primer edil donostiarra fue presentado en inglés”-eko “fue”-k balio duela esaldiaren bukaerari zentzua eta zuzentasun gramatikala emateko.

  • […] Donostiako udal-gobernu euskaldunari kritikak hitzaZorioneko albistea izan da Donostiako udalean osatu den gobernu-talde berria erabat euskalduna izatea. Baina hasi zaizkio kritikak, euskaraz aritzeagatik. Ikusi hemen. […]