Kazetarien lupa ere gainean du Izagirrek

Badute komunikabideek trebezia galanta harri txintxor batekin hondarrezko gaztelua eraikitzeko. Zertaz hitz egin eta zer eztabaidatu, horixe dago hedabideen esku. Donostiako adibidea esanguratsua da luparen jaunak nola lan egiten duen atzemateko.

Donostian, atzo Juan Karlos Izagirre alkateak lehen ekitaldi publikoa zuen Miramar Jauregian. Irakurri El Pais-ek egindako kronikaren hasiera:

Titulutik bertatik ez da ezer onik iragartzen Izagirrerentzat: motorrean garraio publikorako ekitaldira? “Hau da kontraesana!”. Lupa gainean du Izagirrek. Besteren bat auto ofizialean joan izan balitz arazorik ez.

Kritika zorrotzena egitate objektibo batetik dator: Ingelesez aurkeztu zuten, gonbidatu asko atzerritarrak ziren eta euskaraz egin zuen. “The new Lord Mayor of San Sebastián, Mr. Juan Carlos Izagirre”-k euskaraz egin izana zentzugabekeria bezala erakusten du. Hortxe lupa. Gaztelaniaz hitz egin balu arazorik egongo litzateke? Atzerritar horiek gaztelaniaz ba al zekiten? Izagirrek ba al daki ingelesez? Lupa lekuz mugitu eta kristalak aldatzea litzateke horrelako galderak mahai gainean jartzea.

Hau adibide ñimiñoena da, baina aurrerantzean milaka orrialde beteko dituzte egunkariek halako txikikerien azterketetan. Hamaika gatazka sortuko dituzte batez ere Espainiako komunikabideek. Hortzak zorrotz hanka sartze txikiena bozgorailuetatik oihukatzeko prest. Zirrikitu txikienetik ere hatza begian sartzeko prest. Gure egunerokoa hain bazka baita.

bildu, Donostia, Izagirre, komunikabideak, lupa

8 pentsamendu “Kazetarien lupa ere gainean du Izagirrek”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude