Zergatik da garrantzitsua zure GMAIL kontua euskaratzea? Nola babestu euskara Google euskaraz erabiliz?
GMAIL kontua euskaratzea –
Zergatik da garrantzitsua zure GMAIL kontua euskaraz konfiguratua egotea?
- Google-i euskalduna zarela adierazten diozu. Eta horrek ondorio asko ditu. Zenbat eta erabiltzaile gehiagok euskara aukeratu, orduan eta lehenago euskaratzen ditu Google-ek bere produktuak. Google-ek hizkuntzen benetako erabilera neurtzen du. Produktu eta zerbitzuetan euskarak duen lehentasuna, erabiltzaile kopuruak definitzen du. Adibidez, Chrome nabigatzailea ez dago euskaraz oraindik… euskarazko erabiltzaile gutxiegi garelako.
- Google-en euskaraketa, kalitate aldetik ona eta fidagarria da. Dena ez du euskaratzen, baina euskaratutakoa ondo egiten dute behintzat.
- Google euskaratua baduzu, zure bilaketetan, euskarazko guneak lehenago agertuko dira. Adibidez, Wikipedian euskarazko emaitzak agertuko dira. Espainolez konfiguratua baduzu, espainolezkoa lehenetsita egongo da. Eta horrela, beste hainbat webgunerekin. Hau da, euskarazko edukien sortzaileei mesede egingo diezu.
- Euskaldun gehienak espainolen datu basean daude. Ezjakintasunagatik, utzikeriagatik, ohitura faltagatik, hiztegia ulertzeko zailtasunagatik. Hori oso kaltegarria da euskararentzat, Big Data garaian. Euskaldunok borroka egiten dugu euskaraz gehiago hitz egin dezagun. Ba, hori bezain garrantzitsua da interneteko zerbitzuak ere euskaraz erabil ditzagun. Zure esku dago zure datuak non dauden erabakitzea. Ez al da hipokrita “euskaraz bizi nahi dut” aldarrikatzea eta ondoren, aukera duzunean ez egitea?
- Euskaratzen ez baduzu, euskararen etsaiei arrazoia ematen diezu. Euskaldunei ere, beren egunerokoan bost axola zaiela adierazten duzu. Konpromiso falta eta arduragabekeria erakusten duzu.
- Zure euskara aberasten duzu, termino ugarietara ohitzen baitzara. Hizkuntza prestigiatzen duzu.
Zuk zeuk edo ingurukoak, aldaketa egiteko, hurrengo urratsak (pausuak) eman behar dituzue:
Oharra: beheko irudiak ordenagailuan agertzen direnak dira. Mugikor askotan ez da posible egitea, berriak eta pantaila handikoak ez badira.
1. urratsa:
2. urratsa:
3.urratsa
…
GMAIL kontua euskaratzea
–HITZ BERRIAK ZURETZAT?
Google ez da soilik posta kontua. Bilatzailea eta beste milaka gauza da. Zure Google kontua euskaraz baduzu, horrela mantenduko da zuk aldatu arte. Zure bideodeiak, Drive, Argazkiak, mapak… zerbitzu asko euskaraz edukiko dituzu ere.
Hiztun askok beldurra edo alferkeriagatik ez dute aldatzen. Badira hitz batzuk berriak izan daitezkeenak, baina ohitzea erraza da. Segurtasuna eta konfiantza irabazteko, komenigarria da hitz horiek lantzea. Hori da hemen egingo duguna. Hasteko, postan (korreoan) topatuko dituzun hitz ohikoenak irakur itzazu:
erantsi=adjuntar
txertatu=insertar
hartzaile=receptor
igorle=emisor
ezarpenak=ajustes
baztertu=rechazar
kudeatu=gestionar
lehenetsi=priorizar
hobetsi=priorizar | hobespenak=preferencias
zerrenda buletduna=bullet edo balak dituen zerrenda, hau da, puntutxoekin (adibidez, artikulu honen hasieran)
Behin hitzak ikusita, egin itzazu ariketa hauek:
Google euskaraz eta Youtube zerbitzua. Nola babestu euskara Google euskaraz erabiliz?. GMAIL kontua euskaratzea
Youtube euskaraz erabili ahal duzu. Ziurrenik, hizkuntza aldatu beharko duzu, nahiz eta Google-eko kontua jadanik euskaratua eduki. Lehenengo, hasi saioa Gmail kontuan eta nabigatzailetik atera gabe, Youtubeko aukeretan sartu zaitez. Segundu gutxitan alda dezakezu:
Bideo bakoitzaren azpian horrela aterako da:
Youtube-n topatuko dituzun hitz ohikoenak ondorengoak dira:
harpidetu (har+pide+tu)=suscribir | harpidetza=suscripción | harpidedun=suscriptor
ikustaldi (ikus+aldi)=visualización
azpititulu=subtitulo
iruzkin=comentario
partekatu=compartir
iragazi=filtrar | iragazki=filtro
jakinarazpen (jakin+arazi+pen)=notificación
iradokitako bideoa=video sugerido | iradokizun=sugerencia
Behin hitz ohikoenak ikusita, ariketa batzuk egingo dituzu:
- Edonola ere, posta euskaraz erabili nahi baduzu eta Google-en menpe ez egon, hurrengo zerbitzua duzu: NI.EUS
- Hotmail/Outlook ere euskaraz konfigura dezakezu.
- Kontuan eduki haur eta gazteek hasieratik euskaraz erabiltzea komenigarria dela. Hori dela eta, arduratu zaitez zure inguruko umeek hasieratik euskaraz erabiltzera ohitu daitezen.
- Edonola ere, arazorik baduzu, euskaragara.net-en doako arreta ematen dugu. Deitu 665757161era.
Lagundu mezu hau zabaltzen! Partekatu!
nik egin dut