Diego Garcia bidegilea [Dokumentala]

Diego Garcia bidegilea

Diego Garcia bidegilea

Diego Garcia bidegilea dokumentala iazko martxoan ikusi zen ETB1n. Korrikalari azkoitiarraren ibilbideko hainbat pasarte biltzen ditu Juanan Legorburuk eta Antton Aldekoak egindako produkzioak. Asier Gorrotxategi, Eider Plaza, Juanan Legorburu, Antton Aldekoa, hitzak eta ahotsa Andoni Egaña.

1994ko abuztuaren 14an Helsinkiko Europako Atletismo txapelketan Martin Fiz eta Diego Garciak egindako balentriaren azken kilometroen bideoa ere azpian duzu ikusi nahi baduzu, zirraragarria izan da berriz ikustea, inoiz berriz ikusiko ez den ikuskizuna, euskal 2 atleta maratoiaren gorenean. Diego Garcia Corrales Azkoitiako atleta Gipuzkoak eman duen atletarik onena izan da, maratoietan espezializatua, 12 aldiz parte hartu zuen nazioarteko txapelketetan. Garciak, Martin Fizekin batera, urrezko eta zilarreko dominak irabazi zituzten 1994ko Helsinkiko Europako Atletismo txapelketan. Bertsozalea eta Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdiaren arima, 2001eko martxoaren 31n hil zen bihotzekoak jota. Adiorik ez, milesker une eder guzti hauegatik, zinez.

Emil Zatopek maratoilari mitikoak eman zizkien dominak.

2014ko uztailean Diego Garciaren liburua arkeztu ondorengo bazkarian Andoni Egañak bota zion bertsoa.

youtube + DIEGO GARCIA BIDEOAK

Diego Garcia bidegilea, Gipuzkoak eman duen atletarik onena