Zergatik da garrantzitsua zure GMAIL kontua euskaratzea? Nola babestu euskara Google euskaraz erabiliz?

GMAIL kontua euskaratzea –

Zergatik da garrantzitsua zure GMAIL kontua euskaraz konfiguratua egotea?

  • Google-i euskalduna zarela adierazten diozu. Eta horrek ondorio asko ditu. Zenbat eta erabiltzaile gehiagok euskara aukeratu, orduan eta lehenago euskaratzen ditu Google-ek bere produktuak.  Google-ek hizkuntzen benetako erabilera neurtzen du. Produktu eta zerbitzuetan euskarak duen lehentasuna, erabiltzaile kopuruak definitzen du. Adibidez, Chrome nabigatzailea ez dago euskaraz oraindik… euskarazko erabiltzaile gutxiegi garelako.
  • Google-en euskaraketa, kalitate aldetik ona eta fidagarria da. Dena ez du euskaratzen, baina euskaratutakoa ondo egiten dute behintzat.
  • Google euskaratua baduzu, zure bilaketetan, euskarazko guneak lehenago agertuko dira. Adibidez, Wikipedian euskarazko emaitzak agertuko dira. Espainolez konfiguratua baduzu, espainolezkoa lehenetsita egongo da. Eta horrela, beste hainbat webgunerekin. Hau da, euskarazko edukien sortzaileei mesede egingo diezu.
  • Euskaldun gehienak espainolen datu basean daude. Ezjakintasunagatik, utzikeriagatik, ohitura faltagatik, hiztegia ulertzeko zailtasunagatik. Hori oso kaltegarria da euskararentzat, Biga Data garaian. Euskaldunok borroka egiten dugu euskaraz gehiago hitz egin dezagun. Ba, hori bezain garrantzitsua da interneteko zerbitzuak ere euskaraz erabil ditzagun. Zure esku dago zure datuak non dauden erabakitzea. Ez al da hipokrita “euskaraz bizi nahi dut” aldarrikatzea eta ondoren, aukera duzunean ez egitea?
  • Euskaratzen ez baduzu, euskararen etsaiei arrazoia ematen diezu. Euskaldunei ere, beren egunerokoan bost axola zaiela adierazten duzu. Konpromiso falta eta arduragabekeria erakusten duzu.
  • Zure euskara aberasten duzu, termino ugarietara ohitzen baitzara. Hizkuntza prestigiatzen duzu.

Zuk zeuk edo ingurukoak, aldaketa egiteko, hurrengo urratsak (pausuak) eman behar dituzue:

Oharra: beheko irudiak ordenagailuan agertzen direnak dira. Mugikor askotan ez da posible egitea, berriak eta pantaila handikoak ez badira.

1. urratsa:

Sartu zure Gmail kontuan eta eskumaldean egin klik puntu beltzean (zure inizialak edo irudi pertsonalizatua duzu, nire kasuan, lauburua). Ondoren, klikatu “gestionar mi cuenta”-n.

2. urratsa:

Goikaldean, bilatu “idioma”. Ingelesez baduzu, “language” edo frantsesez “langue”.

3.urratsa

Egin klik arkatzean eta bilatu “euskara”. Gorde aldaketa eta kitto! Hemendik aurrera ofizialki euskalduna zara Google-entzat!

GMAIL kontua euskaratzea

HITZ BERRIAK ZURETZAT?

Google ez da soilik posta kontua. Bilatzailea eta beste milaka gauza da. Zure Google kontua euskaraz baduzu, horrela mantenduko da zuk aldatu arte. Zure bideodeiak, Drive, Argazkiak, mapak… zerbitzu asko euskaraz edukiko dituzu ere.

Hiztun askok beldurra edo alferkeriagatik ez dute aldatzen. Badira hitz batzuk berriak izan daitezkeenak, baina ohitzea erraza da. Segurtasuna eta konfiantza irabazteko, komenigarria da hitz horiek lantzea. Hori da hemen egingo duguna. Hasteko, postan (korreoan) topatuko dituzun hitz ohikoenak irakur itzazu:

erantsi=adjuntar

Egin klik handitzeko.

txertatu=insertar

hartzaile=receptor

igorle=emisor

ezarpenak=ajustes

baztertu=rechazar

kudeatu=gestionar

lehenetsi=priorizar

hobetsi=priorizar | hobespenak=preferencias

zerrenda buletduna=bullet edo balak dituen zerrenda, hau da, puntutxoekin (adibidez, artikulu honen hasieran)

 

Behin hitzak ikusita, egin itzazu ariketa hauek:

Google euskaraz eta Youtube zerbitzua da Nola babestu euskara Google euskaraz erabiliz?. GMAIL kontua euskaratzea

Youtube euskaraz erabili ahal duzu. Ziurrenik, hizkuntza aldatu beharko duzu, nahiz eta Google-eko kontua jadanik euskaratua eduki. Lehenengo, hasi saioa Gmail kontuan eta nabigatzailetik atera gabe, Youtubeko aukeretan sartu zaitez. Segundu gutxitan alda dezakezu:youtube euskartzea harpidetza

Bideo bakoitzaren azpian horrela aterako da:

GMAIL kontua euskaratzea

 

Youtube-n topatuko dituzun hitz ohikoenak ondorengoak dira:

harpidetu (har+pide+tu)=suscribir | harpidetza=suscripción | harpidedun=suscriptor

ikustaldi (ikus+aldi)=visualización

azpititulu=subtitulo

iruzkin=comentario

partekatu=compartir

iragazi=filtrar | iragazki=filtro

jakinarazpen (jakin+arazi+pen)=notificación

iradokitako bideoa=video sugerido  |  iradokizun=sugerencia

Behin hitz ohikoenak ikusita, ariketa batzuk egingo dituzu:

  • Edonola ere, posta euskaraz erabili nahi baduzu eta Google-en menpe ez egon, hurrengo zerbitzua duzu: NI.EUS
  • Hotmail/Outlook ere euskaraz konfigura dezakezu.
  • Kontuan eduki haur eta gazteek hasieratik euskaraz erabiltzea komenigarria dela. Hori dela eta, arduratu zaitez zure inguruko umeek hasieratik euskaraz erabiltzera ohitu daitezen.
  • Edonola ere, arazorik baduzu, euskaragara.net-en doako arreta ematen dugu. Deitu 665757161era.

 

Lagundu mezu hau zabaltzen! Partekatu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude