Asteburu honetan: Amonaren txipiroiak bere tintan
Amonaren txipiroiak bere tintan –
Amonaren errezeta orrietan aurkitutako txipiroiak bere tintan RZ hemen dakarkizuguna, goxo-goxoa, erraza eta konfitamendu egoetarako aproposa … Animo, segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- Txipiroiak
- Tinta poltsak gorde
- olioa
- perrexila
- tipula
- baratxuri hortz bat
- ogi zatiak
- irina
- tomate lata erdia
- salda edo ura
…
Errezeta
- Garbitu eta buelta eman. Bete hankekin eta buruarekin. Tinta poltsak saltsa egiteko gorde.
- Jarri zartaginean eta frijitu, eta ondoren gisatu behar diren lapikoan jarri.
- Soberan dagoen olioan bota zatikatutako perrexila, tipula dezente eta baratxuri hortz bat. Gorritutakoan, gehitu ogi zatiak eta irin koilarakada bat.
- Gorritu eta gero, bota tomate lata erdia, eta salda edo ura.
- Utzi egosten tarte batez, eta pasa puregailutik.
- Ondoren tintak ere pasa.
- Egin dadila dena su baxuan ordu erdiz.
Kasu!
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
Akaso!
Kako jatetxeko Mamen Ollokiegi ‘Txoriene’n
sashimia egiteko eta nola moztu jakiteko bideoa…
Txipiroiak: Itsaso sakonetako deabruak – Itsaso sakonetako hiltzaileak National Geographic
Squid: The Deep Sea Devils | Deep Sea Killers National Geographic
Amonaren txipiroiak bere tintan
Errezeta gehiago …
Asteburu honetan: Begihandiak tintan errezeta (Txibiak tintan)
Asteburu honetan: Tomate milorriak txipiroi eta tipula goxatuarekin errezeta
…