Etorkizuneko pantailak
Teknologiak pauso harrigarriak emanez egiten du aurrera. Gaur ezinezkoa dirudiena bihar ohikoa izango da. Pantailen kasua da hori. Ingeniarien sormenari esker, gailu elektronikoen pantailen garapenak aukera ikaragarriak eskaintzen ari da; nahiz eta, oraingoz, teknologia hori oso gutxi batzuen esku egon. Baina pazientzia kontua da dena.
Zer pantaila mota izango ditugu gure artean hemendik gutxira?
- Malguak: “Paper elektronikoa”; egunkari baten tamainako gailu malgua.
- Bikoitzak: Liburuxka baten moduan irekitzen pantaila bikoitza. Netbooka eta tabletaren artean dagoen asmakuntza bitxia.
- Holografikoak: 3 dimentsiotako irudiak erreproduzitzen dituzten pantailak.
- Ispiluetan eraikitako pantailak: Irratia, erlojua eta mp3 erreproduzitzailearekin hornitutako ispiluak, komunerako aproposak.
- Tinta elektronikozkozko pantailez hornitutako altzariak.
- Eguzkitan kontraste oso ona duten pantailak.
- Koloretako tinta elektronikozko ukipen-pantailak.
- Mikrofono eta igorle ultrasonikoei esker, non dauden dakiten pantailak.
Ondoko bideoak urte gutxi barru pertsona baten eguneroko bizitza nolakoa izango den islatzen du. Harrigarria, ez da ala? Zuk hala imajinatzen al duzu zure bizitza?