Trifatxitoaren bisita III (betearazi)
Trifatxitoaren bisita III (betearazi) –
Espainiako hauteskunde kanpainan bete-betean murgildu gaituzte buruan Madril baino ez duten alderdi politikoek, indar erakustaldiak egin nahian Euskal Herrira etorri baitira; Gasteizera PPko Casado, Bilbora eta Donostiara Voxeko Abascal eta Errenteriara Ciudadanoseko Rivera.
“Trifatxito”-ko kideek ehundaka herritar izan dituzte parez pare, eta istiluak ere izan dira. Ultrak horrexen bila zebiltzala iritzita, asko dira jazotakoarekin konforme ez direnak, eta eztabaida piztu dutenak, ultraeskuinari aurre egiteko modu aproposaz, edo hauen aurrean komunikabideek hartzen duten jokabideaz.
Asteburuko gertakarien aurrean emandako erantzunen artean, sare sozialetan irakurri eta atentzioa eman diguten hiru dakartzagu, Estatuaren ardatz diren hiru botereekin irudikatu ditugunak: Urkullu Lehendakariak (legeak eman), Ordoñezek (epaitu) eta Warrior_Ertz-ek (betearazi).
.
Botere betearazlea
Asteburuko istilurik gogorrenak Bilbon jazo ziren, VOXekoak Euskalduna jauregiko mitinean zirela. Kanpoan, bertaratutako antifaxisten eta Ertzantzaren arteko liskarrak izan ziren, eta azken hauek jaurtitako foam jaurtigai batek barailezurra hautsi zion 19 urteko emakume bati.
Iñigo Cabacas pilotakada batez hil eta zazpi urtera jaso da ezbeharra; eta bitartean, Instagramen, Warrior _ertz izena darabilen ustezko ertzain bat (eta bere jarraitzaileak), manifestariez iseka eta trufaka.