Trifatxitoaren bisita II (epaitu)

Trifatxitoaren bisita II (epaitu) –

Espainiako hauteskunde kanpainan bete-betean murgildu gaituzte buruan Madril baino ez duten alderdi politikoek, indar erakustaldiak egin nahian Euskal Herrira etorri baitira; Gasteizera PPko Casado, Bilbora eta Donostiara Voxeko Abascal eta Errenteriara Ciudadanoseko Rivera.
Trifatxitoaren bisita II (epaitu)
Ertzainak lanean, Errenterian.

“Trifatxito”-ko kideek ehundaka herritar izan dituzte parez pare, eta istiluak ere izan dira. Ultrak horrexen bila zebiltzala iritzita, asko dira jazotakoarekin konforme ez direnak, eta eztabaida piztu dutenak, ultraeskuinari aurre egiteko modu aproposaz, edo hauen aurrean komunikabideek hartzen duten jokabideaz.

Asteburuko gertakarien aurrean emandako erantzunen artean, sare sozialetan irakurri eta atentzioa eman diguten hiru dakartzagu, Estatuaren ardatz diren hiru botereekin irudikatu ditugunak: Urkullu Lehendakariak (legeak eman), Ordoñezek (epaitu) eta Warrior_Ertz-ek (betearazi).

.

Epaitzeko boterea

Urkullu Lehendakaria bezala, Consuelo Ordoñez ere gaizkia eta ongiaren gainetik dago eta, gainera, gai da antifaxisten psikean barneratu eta hauen pentsamenduak azaleratzeko ere, fikziozko elkarrizketak sortuz:

“Txakur hauek ez digute VOXeko faxistak jipoitzen uzten”, asmatu du Coviteko lehendakariak, Ertzainek gazte bati barailezurra txikitu dioten bitartean.

Trifatxitoaren bisita II (epaitu) Trifatxitoaren bisita II (epaitu)
Consuelo Ordoñez, trifatxitoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude