Trifatxitoaren bisita I (legeak eman)

Trifatxitoaren bisita I (legeak eman) –

Espainiako hauteskunde kanpainan bete-betean murgildu gaituzte buruan Madril baino ez duten alderdi politikoek, indar erakustaldiak egin nahian Euskal Herrira etorri baitira; Gasteizera PPko Casado, Bilbora eta Donostiara Voxeko Abascal eta Errenteriara Ciudadanoseko Rivera..
Trifatxitoaren bisita I (legeak eman)
VOX Bilboko Euskaldunan.

“Trifatxito”-ko kideek ehundaka herritar izan dituzte parez pare, eta istiluak ere izan dira. Ultrak horrexen bila zebiltzala iritzita, asko dira jazotakoarekin konforme ez direnak, eta eztabaida piztu dutenak, ultraeskuinari aurre egiteko modu aproposaz, edo hauen aurrean komunikabideek hartzen duten jokabideaz.

Asteburuko gertakarien aurrean emandako erantzunen artean, sare sozialetan irakurri eta atentzioa eman diguten hiru dakartzagu, Estatuaren ardatz diren hiru botereekin irudikatu ditugunak: Urkullu Lehendakariak (legeak eman), Ordoñezek (epaitu) eta Warrior_Ertz-ek (betearazi).

.

Botere legegilea

Faxistak eta antifaxistak zaku berean sartu dituztenen artean, “Patria” idatzi zuen Fernando Arambururen txioa aipa genezakeen, baina epelagoa begitandu zaigu Lehendakari txit agurgarriaren mezu lerratua (portzierto, gaztelerazko bertsioan baino ulertzen ez dena):

“Kultura demokratikoaren gabezia salatzen” du Lehendakariak, Ertzainek gazte bati barailezurra txikitu dioten bitartean.

Trifatxitoaren bisita I (legeak eman) Trifatxitoaren bisita I (legeak eman)