[Azalak] VOX eta Ciudadanos Errenterian eta Bilbon

[Azalak] VOX eta Ciudadanos Errenterian eta Bilbon –

Espainiako Hauteskunde Nagusien karietara Santiago Abascalek (VOX) eta Albert Riverak (Ciudadanos) Euskal Herrira egindako bisitak istiluak eragin zituen atzo Bilbon eta Errenterian, alderdi ultraeskuindarren presentziaz protesta egitera joandakoen eta Ertzantzaren artean.

Gertakariek isla izan dute gaurko hedabide idatzi gehienetan. Espainiakoetan azaleko berri nagusia izan da eta Kale Borrokaren itzuleraz mintzatu dira; bitartean, Hego Euskal Herrikoetan, azalen ertz batean ageri dira gehienbat, eta bateren batek espainiar eskuinzaleei egotzi die zirikatzera etorri izana. El Mundok, esaterako, Rivera “jazarri” izana leporatzen die abertzaleei, eta Deiak eskuinak Euskadin “tentsioa” eragiten duela dio. Kataluniako La Vanguardiak, bere aldetik, Rivera Errenterian “xingola hori erraldoiekin” hartu zutela azpimarratzen du.

.

Espainiako prentsan

.

Euskal Herriko prentsan

 

[Azalak] VOX eta Ciudadanos Errenterian eta Bilbon
[Azalak] VOX eta Ciudadanos Errenterian eta Bilbon

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.