Asteburu honetan: Frutazko gelatina

Frutazko gelatina –

Pagotxa RZk - Asteburu honetan: Frutazko gelatina

Haur edo umeren bat, edo batzuk, ondoan dituzuenerako RZren bat eskatu diguzue; Asteburu honetarako sukaldea, gozoa eta jolasteko gogoa uztartuz frutazko gelatina Jon eran RZ dakarkizugu. Errazaama eta izeba umeekin datozenerako, edo ligatzen laguntzeko modukoa zergatik ez, gaurkoan umeekin jolasteko RZ ekarri badizugu ere beti mutil edo neska horretan pentsatzen ari zara eta… Jolastu, gozatu eta on egin! 🙂

Frutazko gelatina Jon eran

Frutazko gelatina

Asteburu honetan: Frutazko_gelatina RZ

Osagaiak

  • Gelatina-sobrea (Nahi duzun zaporekoa)
  • Gelatinaren zapore berdineko fruta
  • Ura

frutazko_gelatina jon eran

Errezeta

TRESNAK

  • Laban bat
  • Pitxer bat
  • Molde bat
  • Hozkailua

PRESTAKETA

  1. Lehenengo,ura pitxer batean bota, eta ura berotu.
  2. Bero dagoenean, gelatina sobrea bota eta dena nahastu.
  3. Bitartean, fruta moztu eta moldean sartu.
  4. Gelatina prest dagoenean, moldera bota, eta kanpoan utzi, giro-tenperatura gutxi gorabehera hartu arte.
  5. Bukatzeko, hozkailuan sartu, gelatina biguna geratu arte.

Kasu!

Gelatina eta fruta nahastu kopa edo plater baten eta batera zerbitzatu.

Helatu pixka batekin ere primeran geratzen da.

Akaso!

Gelatinaz jolasteko RZ eta aukera ezberdinak…

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!