Arte[faktua] 13: Alberto Barandiaran, “Ez duzu abusatuko”, Pello Lizarralde, “Amaren eskuak” eta “Azken garaipena”

Arte[faktua] 13: Alberto Barandiaran –

Alberto Barandiaran kazetari nafarra  elkarrizketatu  du Artefaktuak Iruñean. “Ez duzu abusatuko” liburua idatzi du Barandiaranek, Iñigo Astiz eta Miren Rubio kazetariekin batera.

Barandiaranek  Irungo bere  ikastetxean ezagututako abusu giroa jaso du liburuan, baita azken urteotan Bizkaian eta Gipuzkoan ezagutzera eman diren bi  pederastia kasu ere, eta Euskal Herriko hainbat herritan 60ko eta 70eko hamarkadetan abusuak jasandako hainbaten testigantzak. Horrez gain, munduko herrialde ezberdinetako pederastia kasuen kopuruak eta Donostiako apezpiku Jose Ignacio Munillarekin egindako elkarrizketa jasotzen dira.

Urte luzez aritu da Alberto Barandiaran kazetari lanetan Euskaldunon Egunkaria eta Berria egunkarietan eta hainbat biografia eta saiakera idatzi ditu, horien artean “Veleia afera” 2010ean.

Bere gonbidatua Pello Lizarralde kazetari eta itzultzailea da. Nafarkarian eta Argian elkarrekin lan egindakoak dira biak. Lizarraldek  Literaturako Euskadi Saria jaso zuen 2002an “Larrepetit” obrarekin.

Irakurlearen tartean, Isabel Azcarate, Nafarroako Liburutegi Nagusiko euskarazko irakurle taldeko kideak, Karmele Jario-ren “Amaren eskuak” liburua gomendatuko du.  Xabier Amurizak, Arantxa Iturbek eta Inazio Mujika Iraolak berriz, euren liburu kuttunen berri emango dute.

Mattin Zeberio booktuberrak Iban Zalduaren “Azken garaipena”z egin du bere booktubea. Nobedadeek, liburu-denden gomendioek, pitxiek eta epilogoak osatuko dute saioa.

Hau guztia,  larunbatean, 15:00etan, ETB1en.

Ikusi hemen aurrerapena:

Alberto Barandiaran
Alberto Barandiaranekin izandako solasaldiaren aurrerapena

Ikusi saioa osorik hemen

Arte[faktua] 13: Alberto Barandiaran, “Ez duzu abusatuko”, Pello Lizarralde, “Amaren eskuak” eta “Azken garaipena”

Arte[faktua] literatur saioa ETBn